Sopela (Bizkaia)

Teilatuaren gailurra aldatu justuria saihesteko

Teilatuaren gailurra aldatu justuria saihesteko <p>Etxea erre ostean, etxe berria desberdin eraiki zuten, teilatuaren gailurrari forma desberdina emanda; horrek, antza, justuria ez hurbiltzea saihesten du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOP-002-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxea erre ostean, etxe berria desberdin eraiki zuten, teilatuaren gailurrari forma desberdina emanda; horrek, antza, justuria ez hurbiltzea saihesten du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bene: Ordun aita, erre zanen, esaten ioskun: “ez dako gehiau jausiko” ze, ez dakit, nonok, ekien batek edo esan ei otson, etze zan orain baiño, orain txapalau da, zorrotzau eukan teillatu.
-Bitori: asko polittau zan.
-Bene: Bajatuteko, metro bat baiño gehiau bajau ei euden gaillurre, ba etze zapalau in. Ze horrek erakarri eitten deittule justurik esan eutsen. Ta erre zanen, ya bigarrenez jausi eta erre jakunen, apur bet ba bajatu ei euden gaillurre. Eta bueno, harrezkero ez da pasa eta zeren. Baia guk ontxe bere ikera handi eukitten dotsegu justuriri.
-Ana Mari: Ba hortxe pare-paren bere jeusi da justuri […]
-Bene: Hemen ingerun hainbet lekuten.
-Bitori: Hemen hainbet lekuten, ingeruten, bai.
-Ana Mari: Hainbet lekuten jausi da justuri eta erre ba… txabolak.
-Bitori: Bai, txabola, oillo-txabola, oillo-toki auzokori ta.
-Bene: Akabun hor, beheko txabola bat erreta, konejuk eta […]
-Ana Mari: Aitak esaten ieun mineralen bat edo ete daun…
-Bene: Zezenan narru deku hemen nonon, txanpoiz beterik. Beste herri betzuten bere badauki.
-Bitori: Bueno, hori mille herritten….
-Elkarrizketatzailea: Zelan hori?
-Bene: Zezen… ia, ehun erraldeko? Ehun erraldeko zekor baten narru, urrezko txanpoiz beterik ei dau Gardoki, eta San Andres ermitte dau [hor hurtxu] eta Gardokiren baserri-etze hor goien, hor bittarten eta justo gu hor bittarten gauz.
-Ana Mari: Oseake igual da horrixek txanpoiak igual die.
-Bene: Horrik dauz, igual izengo da ba… erakartzen deune. Baia guk topa ber geunke, ba zekorran narru txanpoiakaz baia justuri jausi eitten daku. Bai, ikera handi eukitten dotsegu guk justuriri hori dala ta, esperentzi bi baia txarrak euki doguz.
-Elkarrizketatzailea: Justurixek ze jo eban? Ze tellatue barik bedarra edo…
-Bene: Gaillurren erdi-erdin.
-Ana Mari: Gaillurren erdin eta dana esplosiño. Zarata itzela da.
-Bitori: Zarata… ontxe bere… zertzen dat […]
-Bene: Zaratee ta sue.
-Bitori: Zarate entzun nendune ta gorantza adittu ta ya dana sue ikusten zala.
-Ana Mari: Ezakaratzen jausi zanen bere hori zan zarate itzela ta dana sue.
-Bene: Etze erre zanen gu ez giñen egon, berau bai. Baia justuri jausi jakunen da… ez dakit nik, segundo bateko edo segundo bitako zera, baia da esplosiño baia ikeragarri bet, sue eta zarate. Eta ez dotsu emoten astirik bere ezer pentsa eitteko bere…
-Elkarrizketatzailea: Jo ba baserrik beti izen dire gogorrak eta sendoak eta…
-Ana Mari: Bai, bai, kontu atara, harrizkok.
-Bene: Aittu, hauri harri da.
-Bitori: Bai, baia harrizko hormak lotu ziren gero bere.
-Bene: Hormak lotu ziren baia ganeko duzti erre zan. Ze ordun, hau orain zemento da baia ohola zan.
-Bitori: Eta teillatu goiko bere bai, dana oholezko.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia