Sopela (Bizkaia)

Tximiniatik sartu zen justuria

Tximiniatik sartu zen justuria <p>Etxea erre zuen justuria (tximista) baino urte batzuk lehenago, beste justuri batek jo zuen etxean. Beheko suko tximinia guztia suntsitu zuen eta Ana Mari harri batek jo zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOP-002-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxea erre zuen justuria (tximista) baino urte batzuk lehenago, beste justuri batek jo zuen etxean. Beheko suko tximinia guztia suntsitu zuen eta Ana Mari harri batek jo zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bene: Horretarako urte batzuk leleau, justuri jeusi jakun. Geu hirurok suten e? ordu hemen bizitten giñen. Eta… suten gauzela hirurok, bazkaloste baten, aita ta ama bazkalosteko itten eta gu hirurok hor suten. Eta halantxe, ekaitza, ez dakit zenbet urte lelau ixengo zan ta, dana ixan zan sue. Osea, sue baten barrun geure buru ikusi gendun eta beheko sute hondiño… bageunkan ekonomike baia beheko sute bere baegoan, eta sue ixen zan eta gu lotu giñan ba arnasa barik edo txarto. Eta klaro, aita ta ama eta hemen beste alde bixi ziren aittitte ta ixekok, ixeko solterak, eta etorri eta lepon hartu ginduezan eta ni akordaten naz negarrik bere ezin gendun in, osea iiii!, baia ez gendun itten. Intziri, iiiii!, ikereaz. Beheko suteko tximini duzti bota ieun behera eta harri geunkon,harri baia holau harri lodi, harri harriko eitteko, eta han zulo bat, haunen tamaiñuko zulo batetik handik sartu edo urten, edo ein eun pizti harek. Osea, sute duzti ixen zan sue, gu… nik beste memoririk ez dekot.
-Bitori: Ana Mariri harriren batek jo otson, baia ostantzen ondo urten gendun.
-Bene: Tximini jausi zane ta hori urtetxu betzuk lelau.
-Ana Mari: Ez gintzen lo bertan ba ez zalako […]
-Bene: Birritten justuri.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia