Andoain (Gipuzkoa)

Aitona trenak jo zuen

Aitona trenak jo zuen <p>Amaren aita trenak harrapatuta hil zen. Amak orduan 8 urte zituen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-027-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amaren aita trenak harrapatuta hil zen. Amak orduan 8 urte zituen.

Transkripzioa

- Amak'e jakiña, nere ama're honea etorrita, bueno, etxia inda; bea aurrena jaiyo zan han. Onduan bizi zian ta geo nere amak'e suerte txarra izandu zun, aittakin ezin bizi. Aittak, zea ibiltzen zan, zea, fabrikan lanian, [...], fabrikan. Geo enkargatu eo uste det esaten zula gaiñea, gauzak arreglatzen ta hola. Ta ordun, zea, suba itteko ta're egurra ta ekarri bihar izaten zuen. Ta mendia juan da egurrakin, ta egur-sortakin badator badator ta trenbidian, trenbidian ixkiñan, trenbide ixkiñan, ta trenan soinuba aittu, trenan soinuba aittu ta bueltatu, "a ver" nundikan zatorren; alde batetik eo bestetik zatorren ta buelta zunian, trenak egurrari jo ta egurrak buruba jo, buruba puxkatu ta hilda geldittu. Ta nere ama geldittu zan aittaik gabe.
- Senarrik gabe.
- Senarrik gabe.
- Alargun.
- Bai. Senarra're, senarrik gabe geldittu zan.
- Hoi, barkatu, hoi zure aittona, zure aittona hil zala, zure aman aitta.
- Nere aman aitta. Ta hua're gazteik holaxe gelditu zan, zea "esto" aittik gabe. Ez dakit zenbat urte zittun, zortzi urte eo uste det zittula.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia