Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Errepublika garaia; 1934ko iraultza

Errepublika garaia; 1934ko iraultza Errepublika garaian eskolan egon ziren aldaketak. Gurutzeak kendu ziren... 1934ko iraultza Aretxabaletan. Bando bat egin zen eta bertan zer esaten zen gutxi gorabehera. Arrasaten istiluak egon ziren. Militarrak Arrasate eta Eibarrera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Errepublika garaian eskolan egon ziren aldaketak. Gurutzeak kendu ziren... 1934ko iraultza Aretxabaletan. Bando bat egin zen eta bertan zer esaten zen gutxi gorabehera. Arrasaten istiluak egon ziren. Militarrak Arrasate eta Eibarrera.

Transkripzioa

-Zuk goguan daukazu Errepublika denporan, treinta y unuan, eskoletan-eta leku batzuetan kruzifijuak kendu ziela?
-Bai. Kendu zien.
-Kendu ein zien, hemen be bai?
-Horrek kendu ein zian. Lehenao baeuen klasian kurutziak, eta horrek kendu zian el año treinta y uno.
-Orduan gogoratzen dozu hori?
-Bai, bai.
-Eta errepublikian inguruan zeoze gogoratzen dozue, edo etxian entzunda, ba "Eibar aldian gorrixak eztakit zer…"
-Hori zan "La revolución de octubre", treinta y cuatro, bai. Hemen etzan egon gauza haundirik. Goizien emuten euen bando bat, "El Comité de la Revolución", eta esan auen: "Se prohibía juntarse más de tres personas…", horrek izen bat dauko, eta erretirateko, eztakitt ze ordutan erretirateko…
-"Toque de queda" eta guzti?
-"Toque de queda", bai. Baiña egun baten bakarrik izen zan, hurrengoko egunien bukatu zan. Hurrengoko egunian ero bertan egunian. Gu, akordetan naz juan giñala mendira, mendira; bueno, hemen reboluziñua dau, hau eta bestia, eta aittakin-eta senide batzukin juan giñan zera, Bolibar aldera. Mendira juan giñen. Eta beruzkotan etorri zien autobus batzuk soldauakin, Eibarrera oiazen (?), baiña Eibarrera juateko Mondrauetik pasau zienien, ikusi euen zerbait auela, eta geratu zien hor, eta Mondraueko rebuluziñuoi geratu zan, eta batzuk juan zien Eibarrera, eta orduan akabau zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia