Donostia (Gipuzkoa)

Tabernako eta kaleko giroa umetan

Tabernako eta kaleko giroa umetan Tabernari lotuta hazi zen. Gerra aurretik, asaltoko guardiak ibiltzen ziren egurra ematen Parte Zaharrean. Haien janzkera. Tabernako giroa: gizonezkoak bakarrik. Matxismoa; aurrerakoienek emazteekin paseatzen zuten. Bestela, bakoitza bere aldetik.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-011-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Tabernari lotuta hazi zen. Gerra aurretik, asaltoko guardiak ibiltzen ziren egurra ematen Parte Zaharrean. Haien janzkera. Tabernako giroa: gizonezkoak bakarrik. Matxismoa; aurrerakoienek emazteekin paseatzen zuten. Bestela, bakoitza bere aldetik.

Transkripzioa

-Eta ze oroitzapen daukazu umeta… zu mutikua ziñanekuak?
-Bueno, e, pixu baten bizi edota taberna baten bizi, oso ezberdiña da, zeatikan e… umetan garaiya baiño lenago gauza asko ikaste(n) dia /ikasteiya/ tabernan; entzuten ta /da/… Eta bueno, oroitzapena ba oso desberdiña, oso bizimodu ezberdiña zan. Goatzen naiz oaingo zalapartak, ertzaiñak diala ta polizik diala ta, goatzen naiz nik izango nitun hiru urte t´erdi o, gerra aurretik, gerra hasi baiño lehenago, nola irixten zian, ordun zian “este… guardias de asalto”. Bulebarrea, eta zituzten autobus batzuk irikiyak, ta danak ateak zian, eta danak batea salta… saltatzen zuen, ta San Jeronimo kalean jendea korrikan, eta haiyek atzetik… Haik, gaiñea, haiyek eman iten zuen ondo, e! Eta ni txikiya, baiño tabernan atian ta /da/ goatzen naiz nola… horrekin goatzen naiz, bai.
-Eta nola zeuden jantzita, gogoratzen dezu?
-Ez dakit, ez naiz goatzen. Uste (d)et belauneaiño bota batzuk eo... ezberdiñak. Oaingo… garai bateko… nazin antzeko zea batzuk.
-Eta tabernan ze, ze giro egoten zan?
-Tabernan ba… Tabernan ba giroa zan… gizonezkoak bakarrik. Emakumek gizonakin baten bat sartzen baldin bazan eo... emakume bat bakarrik sartzen baldin bazan, um: “Zein ote da hau!”. Eta adibidez oso e… zibilizazio matxista zan. Emakumek etxen, ume asko eta zea, progreenak adibidez igandetan, fubola bukatu eta gero; fubola hasten zan Atotxan hiru t´erditan, zeatikan ordun fokok-eta ez zeren, eta bost eta erditako neguan ba illunduta… ta oso goiz hasten zian partiduak eta. Handikan etorri, ta batzuk emaztea hartu ta paseatzea pixkat. Baiño meriendatzeko garaiyan gizonak sartzen zian tabernan eta emakumek pastelerin. Ta gero kalian alkartzen zian berriz.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia