Donostia (Gipuzkoa)

Baserriko lanen banaketa

Baserriko lanen banaketa <p>Baserriko lanak. Egurra txikitu, marmitak garbitu, ura ekarri, umeak zaindu... Behiak jeztea. Gizonen eta emakumeen lanak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserriko lanak. Egurra txikitu, marmitak garbitu, ura ekarri, umeak zaindu... Behiak jeztea. Gizonen eta emakumeen lanak.

Transkripzioa

-Eta lanik gogorrena zuretzat, baserriyan?
-Nik, bueno, nik… baserrin lana asko… bueno, bai, eskubarian-ta aitu naiz… hola, ta itulian ez. Beti izaten nun seniren bati o bestei kontu in beharra. Nik lana hoixe izaten nun. Egurra txikitu, hoi bai. Egurra txikitu, marmitak garbitu, marmitakin ura etxea ekarri… nere lana hoixe izaten zian. Umen bati kontu in beharra…
-Eta behiyak jetzi ta?
-Ez, nik holakoikan ez.
-Hori nork iten zun?
-Hoi aittak iten zitun. Aittak o anaiyak iten zitun, bai.
-Hori gizonen lana zan, zuen baserriyan?
-Bai, ba bai. Bazeon anai bat ne aurretikan eta beste bat atzetik nun, eta haik ya lan haik... nik holakoik ez det in. Eskobarian ta hola bai.
-Eta baserriyetan egoten zan... lan batzuk izaten zian gizonenak…
-Bai.
-Eta beste batzuk emakumienak… edo bueno, etxeko lanak, behintzat, emakumienak.
-A bai, hoi bai, hoi bai.
-Hori beti, ezta?
-Betikua da hoi. Hoi bai, erropak eta zapatak-eta denak emakumian lanak. Eta gauzak jasotzia´de emakumian lanak. Oain etxe hontan´e holaxe do, emakumien dana da hoi.
-Eta etxia garbitzia eta...
-Hoi, bai. Hoi dena, hoi emakumiana zan.
-Janariya prestatzia ta...
-Hoi dena, dena. Dena, dena. Mahaiya jasotzia ta...

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia