Arrasate (Gipuzkoa)

Erramu bedeinkatua

Erramu bedeinkatua <p>Erramu hostoak jartzen ziren lixibaren gainean. Oraindik ere, bedeinkatutako erramu adarrak jartzen ditu Lorentzak baserriko ate eta bazterretan. Ortuan ere jartzen du erramuzko gurutzetxo bat.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-068-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Erramu hostoak jartzen ziren lixibaren gainean. Oraindik ere, bedeinkatutako erramu adarrak jartzen ditu Lorentzak baserriko ate eta bazterretan. Ortuan ere jartzen du erramuzko gurutzetxo bat.

Transkripzioa

-Gaiñien eukitten zittuen elauntz-orrixek.
-Zertzuek?
-Elauntze.
-A, elauntze zuek erramuai esaten dotsezue?
-Erramue, bai, erramue. Elauntze, elauntz-orrixek. Elauntze. Erramue da bestie. Elauntz-orrixek ifintten zittuen.
-Elauntze ez da laurel?
-Bai.
-Ba guk erramue esaten xau.
-Erramue, ba guk elauntze. Elauntze. Erramue da hori beste, erlatei onduetan eta egoten danoi. “Miel de Romero”.
-Ez, romero beste gauza bat da. Guk Oñatin esaten xau, laurelari esaten xau.
-Erramue?
-Bai. Baserri askotan eoten dana, etxe inguruen.
-Bai. Nik oin be hor dauket, hor atien txintxiliz.
-Bai, bedeinkaketa eruteko.
-Elauntze, bedeinketute. Neu ez naz fan, baiñe aldekuek ekarten dust. Angelek ekarten dust urtero urtero bedeinketute. Ifintten dittut atien hor dauket ifiñitte txintxiliz, kanpoko atien be bai apur bat. Ta ifintten dittut bazterretan. Ortuen be bai, kurtzatxo bat erramuekin.
-Hor zer?
-Erramue, bai, laurela zerakin, erramuekin.

Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia