Soinularia eta txistularia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGO-003-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Igorreko erromeriara etortzen ziren inguruetatik. Soinularia eta txistularia egoten ziren. Soltean eta helduta egiten zuten dantzan. Nobioa izan zuen soinularia, filarmonika jotzen zuena, baina hil egin zitzaion eta haren anaiarekin ezkondu zen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2009(e)ko maiatzaren 02a
- Iraupena: 0:03:40
- Erref: IGO-003/014
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Erromeriak
Transkripzioa
- Ta Igorrekoa, Yurrekoa, zan onena, erromerie onena? Inguruko herrietatik eta...?
- Ba danak honaxe etorten zirean ta.
- Iloba: Hona etorten zirean danak?
- Bai. Iurrekoa famosoa zan.
- Iloba: Bueno, etxean ondoan orduen, ez?
- E? Famosoa zan Iurreko erromerie.
- Iloba: Etxean ondoan, orduen, diñot.
- E?
- Iloba: Etxean ondoan diñot.
- Bai, bai bai. Ilunkeratxuen mogidu ta "a casa", arin-arin ensegida. Ba gure etxera hogei minutu edo behako da. Edo ordu lauren, arin ein ezkero. Bueno, guk galapan joan ezkero, ordu laurdenean be bai baia, ostean, hoixe. Errekean beste alderditik dauen etxe bat, bakarra dao, oin granjea dauena? Hantxe bizi nintzen ni.
- Bai, bai. Eta orduan izaten zan trikitilarixa, trikitilarie, eta e...
- Tanborile.
- Tanboliñe.
- Tanboline joaten auen, ba, lau edo bost o soinu handi joten zituzen batek [...] eta gero tanbolinek, ba, bat. Ta gero atzera beste partide bat besteak, ze hak kobrau eiten auen, txakur handie edo zera ta.
- Eta tanboliña ze zan bertakoa?
- Tanboline ez zan pagetan.
- Eta herrikoa zan?
- Bai, horkoxe [...] tanbolinterue.
- Eta harek txistua ta tanboliña?
- E?
- Txistua ta tanboliña?
- Txistue ta tanboline, horixe. Baia horrik hemekoak zirean, herrikoak.
- Izena?
- Zer? Iurrekoak.
- Bai, baia izena?
- Iloba:Txistularien izen akordetan zara?
- Tanboliñan izena?
- Ba ez jata akordetan, igual Marijok jakingo deu.
- Ba, igual da.
- Marijok jakingo deu.
- Eta erromeria... erromeria horretan eta, ze izaten zan. sueltuan edo...?
- Daneti [nahiko].
- Iloba: Danetik?
- Bai.
- Agarraua be bai, e?
- Bai, bai bai. Sueltuek eta nahastea.
- Iloba: Iluntan hasten zanean ya agarraue, ezta, amama?
- E?
- Iluntan hasten zanean agarraue ya? Ez? Igual, igual argiegaz...
- Ez, ez, ez, nahaste nahaste eiten aurien: jota bat edo bi edo, ta beste agarrau bet ta best jota bat edo bi ta beste agarrau bet edo bi.
- Iloba: A bueno.
- Holantxe.
- Eta esan dozu nobioa trikitilarie zala? Zeure nobioa trikitilaria?
- Bai.
- Sonujolia.
- Trikiti trikiti...,bai, soinularie, filarmonika [jaubea].
- Iloba: Soinularie, filarmonikea. Bai.
- Filarmonikea joten auen. Eta hil in jatan. Hil in jatan nobioa. Ta gero handi urte asko pasau ta gero, ba, beren anaiagaz ezkondu.
- A, bai?
- Anaia zaharraua, askoz be zaharraua. Bestea izin zen naure edadekoa, ta hori zortzi urte zaharraua izin zen nire gizona, [...] anaia.
- Eta nobioa hil, gerran?
- Ba triste lehenangotan; hil ezkero, bakixu.
- Ze izan zan, gerran?
- Ai! gerran esan dostezu, nik pentseu dot... pentseu dot e.... Ba ez, gerran ez, geixoak.
- Gaixoak?
- Ba hor Jakan edo, horra eroaten zituezan soldadu edo, ta han deskongelau edo kongelau edo ez dakit zer einde, urek edo ein jakozan pulmoiatan edo ez dakit non be, ez dakit /eztait/ze esaten jakon horreri zera.
- Iloba: Bai, pulmonian bat edo.
- Urek edo zeozer barruen. Ta gero haxek hil auen. Geixoak.
- Eta trikitilari, soinularie, zan?
- Zan. Lehelangoa izin zen, soinularie, ta izin zen. Ta gero be soinularie... bere anaia...
- A, anaia be bai soinularie?
- Iloba: Anaia be bai.
- Baia urte asko pasaute, ba, igual zazpi edo zortzi urte pasau ta gero.
- Iloba: Bai.
- Beran anaiagaz.
Egilea(k): Arrate Bustinza Maza






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!