Igorre (Bizkaia)

Igorreko jaiak

Igorreko jaiak <p>Igorren erromeria egiten zen eta Zornotzan eta Galdakaon ere bai. Abuztuko Andra Marietan izaten ziren herriko jaiak. Herriko ermitetako santuak izendatzen ditu. Haietan ere erromeria egiten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGO-003-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Igorren erromeria egiten zen eta Zornotzan eta Galdakaon ere bai. Abuztuko Andra Marietan izaten ziren herriko jaiak. Herriko ermitetako santuak izendatzen ditu. Haietan ere erromeria egiten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hamen, orduan, soinulari asko zan? Igorren ta Arratien-eta soinulari asko zan?
- Ez, hementxe bakarrik joten aurien. Gero Zorrontzan. Igorren egoten zan erromerie.
- Iloba: Zorrontzan [...].
- Baia gero hor hemetik eta Zeanuri bitartean ez zan egoten jai handi... euren herriko jaietan izin ezik, ez zan egoten erromeririk. Iurrera etorten zirean. Edo Zorrontzara, Zorrontza ya famosoaua.
- A bai, e?
- Bai. Edo Galdakaora. Lemoan be ez zan egoten erromeririk orduen ta. Holantxe.
- Herri txikiek eta. Eta, bestela, jaiak eta, Igorreko jaiak, noiz izaten dira?
- Ba Andra Mari agostukoa, hamabostean, agostuko Andra Mari, agostukoa, ba, hilen hamabostean, Andra Mari agostukoa. Baia Igorrek dekoz San Antonio, San Kristobal, San Juan, San Bartolome, ta ez dakit /eztait/, San Migel... ta dekoz ermitek, ermitek, ta haietan be fiestak [eoten direz]. Ta haietan euren lekuen.
- A, ermitan bertan?
- Bai.
- Eta hor be erromerie?
- Bai. Han, han erromerie horretan egunetan.
- Eta ze izaten zan? Meza ta erromerie ta...?
- Bai, bai. Danak.
- Ze izaten zan, holako...?
- Bardine, horretxen bestean moduen. Haixek eurek joaten zirean herrikoak eta. Herrikoak joan in behar iziten aurien derrigor, ze urtean pagau iten otsien horretarako, joateko. Kunplidu in behar aurien. Tanbolinek bete ein behar dau, ezta? Tanboline be pagaukoa da ta.
- Bai.
- Baia tanbolinea haxe eurek emonekoa bakarrik pagetan dotsie, ta horrik, besteak, asko in behar deuena lez, [ba, ez dakit], txakur handie-edo kobretan itziten otsien, edo txakur bi edo gero erreal bat edo... Gero apurke-apurke.

Egilea(k): Arrate Bustinza Maza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia