Maurizia eta Leoni buruzko kontuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGO-003-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Maurizia eta Leon ezagutu zituen. Haiek ez zuten derrigorrik eta tarteka jotzen zuten. Leonek alboka jotzen zuen eta zerbait ordaintzen zioten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2009(e)ko maiatzaren 02a
- Iraupena: 0:01:19
- Erref: IGO-003/016
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak
Transkripzioa
- Nahiko kontuek konta dotsut, ezta?
- Ta hamen...
- Iloba: Gitxi ez.
- ... ezagunak ziran Maurizia ta Leon eta...
- A! Lehenau izin zirean hor Maurizia ta Leon, tanbolinerue ta, zera, fandereterea.
- Bai, Maurizia.
- Bai, Arantzazukoa-edo izin zen hori.
- Eta ezautu zenduzen?
- Bai, ezetuten neuzen.
- Bai? Eta horrek be erromerietan-eta ibiltzen ziran?
- Bai, bai, egoten zirean horrik be. Horrik nozeapehin, horrik obligaziñorik ez eurien eukiten, ze ez zirean izin herriko... herrien [...].
- Iloba: A.
- Baia fiestatan edo.
- Ta Maurizia ona zan, ez? Kantuan eta panderoa eta...
- Bai, fanderoa jo ta kanteu.
- Ta ondo?
- Iloba: Bai?
- Famaua zan, ez? Famosoa zan.
- Bai.
- Iloba: Fama ona euki euen, bai.
- Eta Leon? Leon alboka...
- Albokak be egon zirean.
- Albokea joten euen? Bai, ez?
- Bai, albokak egon zirean, gaiteru, gaiteru egon zan. Ba gaiteru be iten [zon] nozeapehin. Jo ta "turuturuturututu" ta ez dakit /eztait/ zelan eiten auen. Gaiteagaz jo.
- Iloba: Gaiteagaz, bai.
- Tubo luzetxu bet, holan, zulutxuekaz ta, holan....
- Iloba: Albokea bai. Gaita moduko beste zera bat.
- Konte dotsudez nahiko, ezta?
- Bueno...
- Iloba: Bueno, bueno...
Egilea(k): Arrate Bustinza Maza






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!