Igorre (Bizkaia)

Gerratik ihesi beldurrez

Gerratik ihesi beldurrez <p>Gerran beldur handia pasatu zuten. Hegazkina zetorrenean, ezkutatu egiten ziren. Igorren ez zuten bonbarik bota baina soro batera hegazkina erori zen. Ihes egiteko abisua jaso orduko, etxetik joan ziren idiak eta gurdia hartuta. Usansolo inguruan egon ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGO-003-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerran beldur handia pasatu zuten. Hegazkina zetorrenean, ezkutatu egiten ziren. Igorren ez zuten bonbarik bota baina soro batera hegazkina erori zen. Ihes egiteko abisua jaso orduko, etxetik joan ziren idiak eta gurdia hartuta. Usansolo inguruan egon ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gerra, gerra eta?
- Ba gerrea.
- Nun pasau zenduen, baserrien?
- Gerran ba... Gerran... gerran gauza onik ez. Gerran bildurre galanta, galafan zaratea eiten euenean e... Ba etorten zan hegazkin bet, "abuelo" edo esaten otsiena bat. Ha asmau ezkero galafan zuloetara sartzean.
- Iloba: A karo, badaezpada.
- Bildurregaz. Bota ez deixen bonban bat edo... ez auzen bota e... holangorik ez eurien in.
- Ez? Hemen, ez, Igorren?
- Ez eurien bota, baia apurtu-edo in zen Gezalako soloetan holangon bat... "Abuelo" urrean... hegazkin bet apurtu zen.
- Iloba: A bai?
- Gezalako soloetan, oin fabrikea ba zelan dauen...
- Iloba: Jeusi in zen horra?
- E?
- Jeusi?
- Jeusi, bai.
- Iloba: A bai e.?
- Bai, ta ez dakit /eztait/ zer, hil ez, hil ta holangorik ez jakon iñori pasau, soloan jeusi zen ta soloa, bakizu, biguna eoten da ta gauze handirik ez zan paseu. Baia paseu zan holangoxe bat.
- Eta soldaduak-eta ez ziran hamen ibili?
- Soldadu...
- Holan tirorik eta ez zan egon hamen?
- Ez, ez, ez, ez, ez, [ez gindun eukin]. Gu, ba, tiroak hasi orduko, ebakueta joan gintzezan. Abisau eurien gaubeko ez dakit /eztait/ ze ordutarako etxetik kanpo urtetako. Ta behiek-eta hartu, burdieri txahalak eta behiek eta ahal dizela barruen ta [...] amarreu ta joan gintzezan Artondoara edo horra. Usansolotik gora edo horti gora.
- Bilbo ingurura?
- Ba hara, bai. Ebakuaute.
- Iloba: Ebakuate, bai, ba.
- Harik eta pasau arte gerre hori. Harik eta paseu arte... orduen egon zirean... ba, zer ganean, hor San Kristobal ganean-edo kontrarioa.
- Iloba: Bai.
- Ta haxe pasau arteiño. Ta haik pasau orduen, gero atzera be etorteko ta, gero etorri.
- Ta atzera etxera? Eta bildurra ta?
- E?
- Bildurra, gerran?
- Iloba: Bildurre sano pasauko zenduen, ez?
- Bildurre... jainkoa lagun! bildurre, jainkoa lagun.

Egilea(k): Arrate Bustinza Maza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia