Igorre (Bizkaia)

Igorreko Batzokia

Igorreko Batzokia <p>Igorren Batzokia non zegoen kontatzen du. Gerra garaian soldaduentzako galtzerdiak egiten zituzten han. Alkatea txandaka izaten ziren nazionalista eta karlista.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGO-003-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Igorren Batzokia non zegoen kontatzen du. Gerra garaian soldaduentzako galtzerdiak egiten zituzten han. Alkatea txandaka izaten ziren nazionalista eta karlista.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hamen, Igorren eta, lehen ze ziran nazionalistak nagusi edo karlistak edo republikanuak edo...? Danetik egoan? Batzokie izango zan.
- Bai, neu izin nintzen hangoxea.
- Batzokikoa? Gerra aurretik?
- Aurretik ta atzetik.
- Eta nun zan Batzokie? Nun zan?
- Ba hantxe ayuntamienturantza joateko zelan dauen aldastxu betetik gora, [tabernatik] gorantza estratatxu bet? Hangoxe etxekoa, hangoxe etxea izin zen Batzokie.
- Eta Batzokien izaten ziran dantzak edo...?
- Ez.
- ... teatrua ta holakorik?
- Ez, ez, ez, holangorik ez ez, ez. Batzokien urte baten ein zirean, ba, kaltzetinek-eta zerantzako, soldaduentzako.
- Hori gerran?
- Gerra denporan.
- Iloba: Josi ta...?
- Danak haraxe joan, ta hantxe kaltzetinek bakotxak pare bana edo bine edo. Arineu iten dauenak, arineu eskapau. Nik horretan e.. hoixe bai.
- Eta hamen, Igorren eta, jende asko izango zan PNV-koa ta, jende asko izango zan, ez? Gehiena...
- Baia [...] eukiten aurien asko, ze haik beharra emoten auriena lez, zera, ba, ze esaten jako, egurre... egurrena. Zerrea euki aurien, bai? Ta jente asko. Ta, ademas, herrien be neusi zirean ta... Bakizu, harik asko eukiten aurien. Baia holan ibilten zirean, baten ataraten aurien alkatea batakoak, hurrungokoa besteak eta, ba, holan.
- Iloba: A bai?
- Uno con otro, ba, antzean.
- Antzean? Txandaka?
- Bai, holantxi.
- Eta alkatea-ta zein zan?
- E?
- Alkatea zein zan?
-Ez jat akordetan. Ez jat /etxat/ akordetan nortzuk zirean horrik, horrik ahiztute dekot nortzuk zirean.
- Ta, orduan, karlistak eta...?
- Untxe be ez dakit nor dan. Untxe be ez dakit nor dan.
- Iloba: Neuk be ez dakit nor dan.
- Oin ez dakit, ahiztu iten jataz.

Egilea(k): Arrate Bustinza Maza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia