Pasaia (Gipuzkoa)

Lehengo negu gogorrak

Lehengo negu gogorrak <p>Lehen neguak gogorragoak ziren orain baino. Elurretan hanka-hutsik ibilitakoa da Florentino, asko gustatzen zitzaion hanka-hutsik ibiltzea. Urte batean otsail oso-osoan egin zuen elurra eta izotza; orduan Jaizkibelgo pinuak ihartu egin ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-023-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen neguak gogorragoak ziren orain baino. Elurretan hanka-hutsik ibilitakoa da Florentino, asko gustatzen zitzaion hanka-hutsik ibiltzea. Urte batean otsail oso-osoan egin zuen elurra eta izotza; orduan Jaizkibelgo pinuak ihartu egin ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ni elurretan hankutsik ibili izandu naiz. Ta zuek artua bakizute zer dan ez? Artaberdia, artaberdia behiantzako iten zana. Artaberdia ebaki ta nik hankutsik artaberdia ebakitako tokiyan ibiltzen badakit. Nik zenbat errieta aitu ditut gurasoenetik hola ibiltzen nitzalako. Ni hankutsik, baiño amorratua nitzan. Izugarriya hankutsik, e. Nei espartiñak berriak-eta ematen ziaten, jazten ditut eta geo kendu ta hankutsik ibiltzen nitzan ni, bai, hankutsik. Oain, nik ez dakit e, biño orduan bezelako, zenbat urte izango dia, hemen piñuak eta erre zitunian, otsaila oso-oso-osua in zuen elurra ta jela, elurra ta jela. Berrogei ta gehio urte dia hoi in zuena. Maiña bat goatuko dia gure edadekuak. Orduan, piñua Jaizkibelen piñua erruz zeatu zian, ihartu zian jelakin, bai. Baiño guk ibaian, guk ibaian ezautu deu jela; bai, bai, hoi egiya da.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia