Lehengo negu gogorrak<p>Lehen neguak gogorragoak ziren orain baino. Elurretan hanka-hutsik ibilitakoa da Florentino, asko gustatzen zitzaion hanka-hutsik ibiltzea. Urte batean otsail oso-osoan egin zuen elurra eta izotza; orduan Jaizkibelgo pinuak ihartu egin ziren.</p>