Lekeitio (Bizkaia)

1912ko galerna

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-018-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

1912ko abuztuaren 12an ikaragarrizko galerna egon zen euskal kostaldean. Bermeotar asko ito egin ziren, guztira 143 arrantzale; lekeitiar bat bakarra salbatu zen, San Nikolas itsasontziko patroia: Lekeitioko Juan Daniel Ezkurza. Handik hiru egunera, Pasaia parean aurkitu zuten bizirik; eta, Donostiara eraman zutenean, Espainiako errege-erreginak joan zitzaizkion. Emaztea umedun zuen eta errege-erreginek eguneko ogerleko bat eman zien; harrezkero, bizimodu ona eraman zuen. "Fakun-tuzin" Alfonso XIII.aren yatean hasi zen lanean eta asko egoten zela bertan dio. Ezbehar horretan horrenbeste bermeotar hil zirenez, Bilboko ume asko adoptatu zituzten garai hartan Bermeon, eta Modestok dioenez, "Bilbao" abizena horregatik da hain ugaria herri horretan. (Jatorrizko transkripzioa mantendu dugu pasarte honetan).
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Urte' beni´n txalopak itxasora sartu san galarrena illen amabijjan, galarrena, da lekitxarrari ei eutzen buelta eraiñ da lekitxarrari morun bermi’tar askori. Ordun bermi’tar asko gelditxu sirian, ba, gixon barik, eun da ogeirero geijjo' itxo sirian. Da lekitxar txalopan euana, Juan Daniel Eskurza, san buelta eiebana. Da buelta einjjakuan, denporale andijjaas, mariñeru' laundu eutzen patroiari, da amarratu' ben palu’n krutzijju' einjja, amarratu' ben. Etorri san algarete onutz, algarete onutz, algarete onutz, da txori askok persegiru eitxe'besen. Da orrek eieutzen txarto txorijjakin. Ta Lekitxoko parera allagaga zanin ikusten zan Lekitxoko Otaijjo ta, ...ikuste'basan arek, da kalma ebales denpori' Lekitxoko alturara ezkero, ba, beren laun bat euan patro bapor baten -ordun bapor txikitxu' zirian- da bapor baten, da deitxu eitxe'utzan arek beren launari: Pintto jjakon ixena, «PINTTOl›› baiña e'eutzen entzuten da pasa zirian. «Adios ni». Pasaiko alturara alla’zanian, Pasaitxik urteniko arrasteru'k kalmata, sarati' eieutzan, bera jjo bia eben da, ...saratia, ...saratia, «nonor dao emen» esa'ben arrasterokuak. «Nonor do emen, altza gizonakl». Topa eben ori, Juan Daniel Ezkurza, topa eben, paluan da esa' eutsan: «Beste launak?» «Es to' besterik, illen amabiku’kara ta; illen amabijjan aaa ondora, ...buelta ein gendun guk eta». Erua eben Donostiara da Donosti'tik, erregi’ta entera ziri'n da erregiñia..., erua eben da artu eutzeni'n aaa referentzijjak, artu eutzenian, ba, eurentzat artu'ben gixonori. Ordun andria zinttan eukan, ...Bitor, ezagutukosue danok lekitxarrak, Bitor Eskurza. Amendik gero arek aa... Da orduan salba eben da ordun ipini eutzen errei’k eta erreiñi’k –erreiak- ipini eutzen, ba, oorlekua egunian da asko san ordun oorlekua eguni’n da eieban biximoru ona andik aurrera da... beti euan «KUN-TUZIN» (Alfonso XIII.aren yatea) san aita eukana erreiak da antxe euan beti beraas mariñeru, errei'n semi'kiñ ibiltzezan da ondo arreglatezan da...
Bermion orduan gixon asko itto san, egun da ogei ero geíjjao. Da gero, ordun, andrak eta falta ebeseles gixonak Bermion, mariñeruak eta palta ebesen da ordun ekarri besen ume gaste asko Bilbotik. Da orretseatxik dao or ixena on. .. askok, ...Bermion apilleru'k daukes «BILBAO>. Beste apilleru”k eseuken da... < Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia