Durango (Bizkaia)

15 ogerleko buruko kartzelatik ateratzeko

15 ogerleko buruko kartzelatik ateratzeko Bere anaia eta bi arreba Frantziara joan ziren ihesi. Handik bueltatu eta kartzelara sartu zituzten. 15 ogerleko eskatu zizkieten bakoitza askatzearen truke. Askatu ostean, berriro sartu zituzten kartzelara "reunión clandestina" egin zutelakoan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bere anaia eta bi arreba Frantziara joan ziren ihesi. Handik bueltatu eta kartzelara sartu zituzten. 15 ogerleko eskatu zizkieten bakoitza askatzearen truke. Askatu ostean, berriro sartu zituzten kartzelara "reunión clandestina" egin zutelakoan.

Transkripzioa

- Ta nik anaidxa bat bakarrik euki dot ta hiru arreba. Azkunan ama, beste arreba bat eta anaidxiek Frantzidxera eskapau abien. Handik etorri zien ta kartzela sartu abiezan. Ta hauxe baiño zuridxau buruek, pelaus, ta karzelan. Ta karzelatik etarateko, hamabost oerleko bakotxak. Ta gure etxien ez ez euezan hamabost oerlekorik. Neure tia bat, familiatik aberatsena haidxe zan, orduen be, zenbat eukiko aben ba? Harexek emon abazen hamabost oerleko, bakotxa pagetako. Ta gero gazteidxe ezer esan e! Lantxa bati zertu abien. Lantxa bat ipini abien errekan ibiltteko […].
- Errekamunan?
- Bai, Errekamunan. Hortik barriro karzelara, “reunión clandestina” eitten abiela-ta, barriro karzelara. Bueno, ez dot segidu gure ze, bueno, bueno.
- Ta ze, laurek barriro karzelara joan zien?
- Karzelara barriro.
- Baiña hori, ze urte zabiz esaten, zan hori? Gerraostien, berrogeta pikuan?
- Ba, “el treinta seis”, zan gerrie. Ta horrek ein ozen /eiñozen/ hiru bat urte. Karranzan ta Torrelavegara etorri giñenien, treinta y nueve-cuarenta.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia