Durango (Bizkaia)

Abarkak astegunez eta abarketak domeketan

Abarkak astegunez eta abarketak domeketan Erromeriarako "Mil rayas" prakak janzten zituzten abarketekin batera. Frontoian ortozik aritzen ziren abarketak ez apurtzearren. Astegunez abarka janzten zuten eta domeketan abarketa zuria.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-027-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Erromeriarako "Mil rayas" prakak janzten zituzten abarketekin batera. Frontoian ortozik aritzen ziren abarketak ez apurtzearren. Astegunez abarka janzten zuten eta domeketan abarketa zuria.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zelako erropakaz-ta bajatzen ziñien erromerire?
- Mil rayasko prakak. “Entonces era típico pantalón mil rayas”.
- Ta oinetakoak-eta?
- Abarketak. Hombre! Ta pelotan frontoien ortozik abarketak ez apurtziarren.
- Ezkurdiko frontoien?
- Ezkurdiko frontoien, ortozik abarketak ez apurtziarren. Abarketa zuridxe orduen zan tipikue. Baia abarketak baztarrien ta ortozik pelotan.
- Baiña abarketa ziridxek, domeketakoak izengo zien?
- Klaro. Astegunien abarkie. Abarkie bakizu zer dan?
- Abarkie ta txapiñe?
- Guztire. Abarkie zan batzuk hondo haundidxaz eta beste batzuk, lisotxuek. Lisotxue zan elegantiaue. Tipikue zan. Ta galtzak orpuk apurtute ta sartu. Beherantza.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia