Donostia (Gipuzkoa)

Ondarretako kartzela I

Ondarretako kartzela I <p>Hondarretan jolasten ibiltzen ziren, kartzela ondoan. Soldadu batek preso bati tiro egin ziola ikusi zuen Joxe Marik. Toki askotako presoak zeuden; libre utzi zituztela esan eta hil egiten zituzten batzuk.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-020-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hondarretan jolasten ibiltzen ziren, kartzela ondoan. Soldadu batek preso bati tiro egin ziola ikusi zuen Joxe Marik. Toki askotako presoak zeuden; libre utzi zituztela esan eta hil egiten zituzten batzuk.

Argazkiak

Transkripzioa

- Gu lehen esan dizudan bezela, hondarrian jolasten no? Koadrilla haundiya jolasten, ta beste batzuk begira ta zerian ta. Zian rejak, itsaso aldetik zian txikik leiyuak, ta gu han jolasten ta bat han goitik begira, rejatik begira, ta soldadua o ordun soldaduk eta asko zian reketiak eta zian boluntariyuak, bueno, gerra denbora o zea zan, ta jun da jende... Klaro, harrek ez zun ikusten bestia, ta gure ondotik nola tira ziyon tirua. Ta ez dakigu jo zun o ez zun, ez da ikusten [...]. Hor zeon Satrustegiko porterin, Sistiagatarrak zian, Sistiagatarrak eta...
- Porteri zer, ataka moduko bat zan?
- Bai, bai, oaindik, oain botia do, etxia're botia do, baiña hor zan, ta hor eiten zittun bazkaiyak eta asko eiten zittun, ta amak eta guk igual eskolatik atera ta eramaten genitun, laguntzen geniyon, kartzelako jendiantzako. Asko zian oñatikuak o... Representante bat fabrikakua hor kartzelan egondua zan. Jende asko zan, ta eramaten zan ba bazkariyak ba hemen Igeldoko bat mutua zan, Igeldoko bat, lehenguan eondu nintzan billobakin, ta hua're katzelan eraman, ta janakin o jun dian, ta "ez, ez, libratua dao, ez dao ya hemen". Ta hilda. Holaxe izandu da mundu hau.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia