Margarita Plazaola Murua

Urretxu (Gipuzkoa) (1927)

Biografia

Margari Urretxuko Kaminpe baserrian jaio zen; aita zuen bertakoa eta ama, berriz, Urretxuko Donardegi baserrikoa. Urretxuko mojen eskolan ikasi zuen; eta dotrinan ere ibili zen. Hala ere, dotrina erdaraz ematen hasi zirenean, utzi eta etxean ikasi zuen. Bere jaiotetxean denetik zegoen eta inoiz ez zitzaien jana falta izan. Lana ere egin behar izaten zuten, baina Margarik lortzen zuen erromeriatara joateko denbora ateratzea, dantza egitea asko gustatzen baitzitzaion. Herrira ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituen.

Zintak

KodeaDataProiektua
URR-033 2011 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Burutik zakua hartuta euria zenean Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 "Orduan erregeak baino hobeto bizi gera" Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Anaia zazpi urtez soldadu Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
4 Trukuman sasimedikua Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 "Nazionalak" sartu zireneko estualdiak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
6 Urretxun bederatzi pertsona hil matxinatuek Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
7 Zapataria eta haren ondokoa balaz hil Bideoaren ikonoa
8 Auzoko baserrien izenak Bideoaren ikonoa
9 Bizikletan kalera eta Antzuolara esnea edo arto-irina garraiatuz Bideoaren ikonoa
10 Santa Lutziatako feria eta bazkaria Bideoaren ikonoa
11 Urretxun harrapatutako behorra Mungian azaldu Bideoaren ikonoa
12 Ahoko soinua jo eta dantzan Bideoaren ikonoa
13 Ezkontzak baserrian otordu, musika eta guzti Bideoaren ikonoa
14 Ezkontza bazkariko menua Bideoaren ikonoa
15 Erromerietan pozik Bideoaren ikonoa
16 Santa Anastasia jaiak eta Urretxuko jatetxeak Bideoaren ikonoa
17 Dotrina erdaraz, nahiz eta erdararik jakin ez Bideoaren ikonoa
18 Erdaraz berandu ikasi zuten Bideoaren ikonoa
19 Bapore-makinen ikatz-biltegia etxe ondoan Bideoaren ikonoa
20 Trenak etxeko idi parea harrapatu Bideoaren ikonoa
21 Urolako trenean Zumaiara ilobekin Bideoaren ikonoa
22 Etorkinen hasierak Bideoaren ikonoa
23 Erdara eta etorkinak Bideoaren ikonoa
24 Baserriko lan guztiak egin ditu Bideoaren ikonoa
25 Zazpi hilabeteko egon arte medikurik ez Bideoaren ikonoa
26 Sakamantekasa eta katu beltza Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia