Urretxu (Gipuzkoa)

Anaia zazpi urtez soldadu

Anaia zazpi urtez soldadu <p>Anaia zazpi urtez egon zen soldadu. Lehenengo "gorriekin" joan zen, eta gero berriz "nazionalekin" gerrara eta soldadu. Extremadura aldean ibili zen, eta urik ere ez omen zuten izaten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URR-033-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Anaia zazpi urtez egon zen soldadu. Lehenengo "gorriekin" joan zen, eta gero berriz "nazionalekin" gerrara eta soldadu. Extremadura aldean ibili zen, eta urik ere ez omen zuten izaten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta gero gaiñea gerratia tokau zitzekun, ta anaia eon zan zazpi urten gerran.
- A bai? hori kontauiazu ba, nola izan zan
- Ba trentaiunoko kintoa zan, lehenengo gorrikin jun zan, hemezortzi urte zeuzkala. Ta gero handik etorri zanen, ba ya kintak'e harrapau zuen ta Extremadura parte hori dana ibili zon, bai. Bai, ta oso gaizki gaiñea. Ez uyik, han oin ur asko emen dao baiña, ordun behintzat, ez zeon tantanik´e esaten zuen. Abanzatzen zijozela uye eskatzen men zien ta iñok ez emen zien uyik ematen. Halakoxe paraje exkaxa. Oin han´e ekarri men zuen uye, hemen bezelaxe. Baiño ordun garai hartan oso gaizki ibili zien. Oso gaizki. Gaixotuta gure anai hori. Ba, tifus. Ta arbolan [...] baten kalenturakin ez dakit zenbat denboran han ibili emen zan ta guri ez zigun ezer abixau.

Egilea(k): Izaskun Gaston Balerdi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia