Urretxu (Gipuzkoa)

"Orduan erregeak baino hobeto bizi gera"

"Orduan erregeak baino hobeto bizi gera" <p>Soineko bakarra zuten jaiegunetarako. "Orain, orduan erregeak baino hobeto bizi gera" dio.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Soineko bakarra zuten jaiegunetarako. "Orain, orduan erregeak baino hobeto bizi gera" dio.

Transkripzioa

- Bueno, nik esaten det oain baiño noraiño aillau behar ote deu, esaten det nik. Guk ordun eukitzen gendiun "veintiuno", entenditzen diazu? Soiñekua baldin bazeon "veintiuno" esaten gendion, zeatik ez gendukan besteik.
- Nola veintiuno?
- Bat. Kanpoa, kalea juteko ta hola, ba jaietan ta behintzet, bat. Ta asten behin, asko ez. Ordun ez zan bate diruik . Bueno, oin bezela, ene, oin bizi gea erregek ordun baiño hobeto bizi gea. Lan eitten duenak eta jubilauta garenak eta. Horik. Horik lanik ez daukienak haik erak jakingo due zer […]. Baiña guk garai hartatik askotan esaten diogu, gure ahizpa ta biok hemen eoten gea, ta gure aman bizimodua ze izan zan, lana besteik ez zon ein ta diruik ez zon ikusten.

Egilea(k): Izaskun Gaston Balerdi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia