Urretxu (Gipuzkoa)

Burutik zakua hartuta euria zenean

Burutik zakua hartuta euria zenean <p>Baserri ona zen Kaminpe. Abere asko zuten, eta klase guztietatik. Lan asko egin behar zen eta ez zegoen erraztasunik arropa aldetik eta. Euria zenean buruan zakua. Gaur bizimodua guztiz aldatuta dago.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URR-033-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserri ona zen Kaminpe. Abere asko zuten, eta klase guztietatik. Lan asko egin behar zen eta ez zegoen erraztasunik arropa aldetik eta. Euria zenean buruan zakua. Gaur bizimodua guztiz aldatuta dago.

Transkripzioa

- Baserria haundia al zan?
- Bai, bai, basarri ona zan. Baiña oso leku onen zeon, karrilletik bertan ta kamiñoa bertan zeukan, bai. Sail haundik, bai, bai. Ya etxea zaharra zan baiño sail haundik zen. Ganau asko egoten zan, mendiko ganaua eta ardi, ta behor, ta etxen behiak idik eta txerrik eta konejuk, danetio eoten zan.
- Danetio e? Lana're ingo zenduen.
- Bai hoixe, bai hoixe eitten gendula lana baserrin. Ordun ez zeon gaur bezelako kontuik. Gaiñea erreztasunik gaur bezela ez zeon baserrin lana eitteko´re bat bea. Ez erropaik, ez soiñeku, ez oiñetakoik, ta ezer'e ez zeon. Hantxe, segi lanen.
- Erropa, ze eramaten zenduen?
- Ze erropa eramaten gendun? Bueno, ba askotan burua zakutik, zakua burutik tapatzeko, o ardi zai edo ibiltzen ziñenen.
- A bai, e? Zakuk, e? Klaro, hor xiraik eta ez zien egongo.
- Zaku fin xamarrak. Xiraik eta ez zeon ordun. Ordun ez zeon holako kontuik. Ene, oso [...] kanbiauta dao.

Egilea(k): Izaskun Gaston Balerdi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia