Bergara (Gipuzkoa)

Emakumearen bizimodua baserrian (III)

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-058-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Emakumearen bizimodua. Gazterik hiltzen ziren. Bizimodu latzak izaten zituzten gehienak. Erabiltzen zituzten arropak. Jateko, artoa eta esnea. Lehengo kontuak zelakoak ziren; gaurkoak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Emakumiak, orduan, gazterik hilgo ziran... hainbeste ume euki, hainbeste lan...
- Bueno...! Emoten eben nik oin daukaten beste urte berrogeta hamar urtekin bai, gitxiaokin. [Gaztiak...] erak baiño. Holaxe. Gero, hagiñik be ez, buruko [emendixa] jantzitta, erropa luze-luze gona haundi batzuk, beste... txabria edo esaten jako, beste amantal haundi bat. Bueno... zaharrao emon ez ba? Horixe! Zaharra? Hauraxe zaharra! Gero alimentua bapez...! Esnia ta artua ta zerak baiña, batzutan beste gauza bat jateko gogua [be ona eitten da] ta falta haura dana.
- Umia euki ta...
- Bai, umiak
- ...haren saldia...
- Bai, haren saldia [geiñera] kendu ta gizonak hegaztixa. Bai, "ume bat ein leikek eta ez dakit zer ein leikek eta... [hartik bera]! Lan edarra dok haura!" Umia eukitzia zer dan ez daki.
- Orduan ez zan baloratzen hori.
- Ezta figurarik be e! Bueno...! Gizonak ezta pentsau haura padeziduta eitten zanik be! Bueno... Bai. Emakumiek gorrixak ikusittakuek zien ta hil be eitten zien asko geiñera. Hil. Hil asko.
- Normala, ez zien ba hilko? Haren gorputzak hartuko zeben egurtua!
- Bueno...! Horixe egurtua! Bai horixe! Ta halaxe bizi izen zan ba orduen jentia.
- Umia eittetik umia eittera segittuan.
- Bai ba! Urte bigarrengo barrixa. Haura hazten danian beste bat barrixa, hurrengo beste bat barrixa. [Oregin] be hamabost edo izen zien. Hamabost ume.
- Hamabost, esan errez eitten da baiña...
- Sei edo hil zien. Ta artian be juntau-juntau jutia komeni gizonorri ta atsua aspertuta, leporaiño berakin!
- Ez zan ba egongo?
- Aber ba! Holaxe mundua. Lehengo... zibilizaziñorik be ez bihar danik ta...
- Orduan, oingo ipuiñak, gizonak andriari lagundu ta... ipuin horrek ezta...
- Bueno...! Ezta pentsau be holako gauzarik! Gizonak ez zeben eitten orduen han ezebe etxeko jiran. Ta geiñera bestiak eitten dabena apreziau ez! Haura berez eitten zalakuen! [...holaxe bizi izen zien...] Gaur basarrixan don dare danak, don! Bai. Andrak be manejatzen dabe beste estilo batera ta gauziakin dirua hartzen dabe geiñera. Esniakin, arrautziakin, klase danakin diru asko hartzen dabe ta manejau egitten dira hobeto. Ta orduen gizonak hemen [Itturgaitteko] ta honek esaten zeben: bildotsak saldu, [bildotsen] dirua gizonak, ganauak saltzen bazian gizonak harek diruak ta andrak esne puskiakin ta arrautziakin hartzen ebenakin ibili deittiela. Etxeko nezesidadiak harek handik ein [deittela]. Holaxe.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia