Bergara (Gipuzkoa)

Emakumearen bizimodua baserrian (II)

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-058-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Emakumearen bizimodua: ume ugari mundura ekarri; lan asko egin eta jateko ezer gutxi izan. Antzinako txanponak zeintzuk ziren. Diru pixka bat lortzeko emakume batzuk egin behar izaten zituztenak kontatzen ditu.

Transkripzioa

- Orduan, emakumia umiak eukitzeko ta...
- Umiek ugeri eukitzeko eta lan ugeri eitteko. Ta ezebez jateko gauza dezenterik! Ez zeuen dirurik eta! [...] emakumia gorrixak pasautakua da.
- Jana euki ezkero...
- Ez mediku bat, etxien famelixia izen... gorrixak ikusittako emakumiek. Danok.
- Eta porejenplo, jana egon ezkero lehenengo izango zian... lehenengo gizona, gero umiak eta azkenengo emakumia?
- Gizona aurretik, bai. Azkenengo sobratzen zanakin haura. Egongo zien besterakuak be, beren burua maittiao zebenak, baiña jenerala holaxe. Holaxe. Geiñera kafe puskat pagatzeko ez zeben eukitzen ta... Ezebez. Dirurik ez. Ezek ez zeban balio ta. Dozena arrautziak zazpi txakur haundi. Zortzi-zazpi... Patatiakin, kiluakin txakur haundixa ta hiru xemeiko bi kilok. Ostiengo gauza guztiek halaxe eren. Ezekin be dirurik hartu ez ta nun eukiko ziñuan ba jazteko ta zetarako... alperrik euen gauzia merke! Zuk ez badaukazu... Gure ama zanak esaten ebana, lauzikua zan lehenao, nik ez naban ezautu. Gure amak eta ezautu zeben lauzikua.
- Ze zan lauzikua?
- Lauzikua zan dirua. Gero xemeikua ta txakur haundixa zien bezela, lauzikua. Ta harek esaten eban: "Zetarako da idixa lauzikuan egotia lauzikua ez badaukazu?" Harek horixe esaten eban ta errezoia eukan. Ezekin dirurik hartu ez, miserixa baten bizi zien orduko emakumiek. Eta hemen goixan, hemen goiko andrak domeka [goizien], zapatuan gorde bai, garixa edo artua edo... garixa jeneralian, hor garixa dezentia izeten zan ta, eta zangen bat... Zangia badakizu zer dan? Hola, ura juteko zangak... halako zangen baten gorde eta bi edo hiru kilo hartu ta, nere aiztiak errotia eukan ta panaderixia, haraxe diru puskat hartzera. Gizonen isilik e! Gizonen isilik. [...] puskaten zeoze-zeoze eruteko. Haura isilik, aurreko egunien etarata, meza nagusittara datozenien hartu albuen ta ekarteko. Holaxe bizi izendakuak [dira hemen] Olabarri ta [Geintxoitti] ta Euzkitza ta honek danetan e! Holaxe bizi izendakuak dia horrek. Guk ez giñuan hori ikusi e, gure etxian ez zan hori ikusi, baiña hemen holaxe. Neuk ikusittakua.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia