Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Baserriko bizimoduaren aldaketa

Baserriko bizimoduaren aldaketa Auzoaren inguruko kontuak. Baserriko bizimoduaren aldaketa. Egun baserritik jende gutxi bizi da; soldata kanpotik ekartzen da gehienetan. Baserri batzuk hustu egin dira; ondorioz soro handiagoak daude egun.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-010-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Auzoaren inguruko kontuak. Baserriko bizimoduaren aldaketa. Egun baserritik jende gutxi bizi da; soldata kanpotik ekartzen da gehienetan. Baserri batzuk hustu egin dira; ondorioz soro handiagoak daude egun.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hemen auzua asko aldatu da zu umia ziñanetik? Basarrixak galdu ein dia edo…?
- P: Bai, baserrixen bizittie, baserrixen lan eindde bizittie gastau ein da ya. Etxiek segitzen dabe gehixenak, baiña [fabriketik] bizi da jabie jeneralien. Hustu be ein die, ba, bat Sardan(e)ta, Ga(ra)ikuen be bi bizitza ziela, ha kontau, bi, Intxaurbe hiru…
- M: Txikiñekuen beste bat.
- P: Txikiñekuen be beste bat bazala… Neuk ez nittun ezautu, baiña igul aittek edo… Lau. Lau behintzet oin ez die ezautzen. Ta bestiok, ba, pixkat zertu itten da. Geratzen danandako, ba, lur gehixao edo… Ez dakit, ba, zela esan. Nasaittu itten da pixkat. Guk geuk, ba, oin daukou granjie esaten [dutseu], txikixe edo haundixe. Ba, daukou eskerrak horrei Caja Laboralan terreno danok hartu dittuenai, hau Intxaurbe hustu zanori be bai ta horritxi… Hola, desaparezitzen zien batzuk beste batzundako bentaja etorten die.
- Lehen ze izaten zan, basarri bakoitzak terreno gitxitxo inguruan edo…?
- P: Bai, ez… bizitteko beste terreno iñok ez euken. Onbre, inbernaderuetara ta terreno gutxiauaz badare [portiek], baiñe harek biher dittu bere urek [gure aiñe] ta beste… beste gauza batzuk biher dittu handik bizitten hasteko.
- M: Lehenau kamiñoik be ez euen, oin kamiñue dao ta…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia