Maria Gallastegi Lamarain
Aretxabaleta (Gipuzkoa) (1926)
Biografia
Angiozarko Goimendi auzoko Gontzarribekoa baserrian jaio zen, Angiozar Elgetan zegoen garaian. Bera jaio eta gutxira, Angiozarrek Elgeta utzi eta Bergarako udalerrian sartu zen. Hamar anai-arrebatatik bederatzigarrena izan zen. Zazpi urtetik gerra hasi zen arte, Angiozarko eskolan ibili zen. Gerran etxeko emakumeak Arrasatera joan ziren, eta gizonek Bergarara ihes egin zuten geroago. Gontzarrira itzuli zirenean, etxea teilaturik gabe aurkitu zuten. Gerraoste gogorra bizi izan zuten etxea berreraikitzen. Baserriko lanak eta bizimodua oso ongi ezagutzen ditu. Hiztun ona da eta etnografia gaiez azalpen zehatzak ematen ditu. Aretxabaletako Areantza auzoko Etxeberri baserrira ezkondu zen, bertako Patxi Abasolorekin. Zortzi seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARE-010 | 2006 | Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta. | Itziar Alberdi Bilbao | ||
ARE-011 | 2006 | Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta. | Itziar Alberdi Bilbao | ||
ARE-045 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza | ||
ARE-046 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza | ||
ARE-079 | 2011 | Gipuzkoako zuhaizti motzak | Jose Ramon Agirre - Alvaro Aragon |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute