Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Perratzaileen lana; Angiozarko perratzailea

Perratzaileen lana; Angiozarko perratzailea Perratzaileen lanaren inguruko azalpenak. Angiozarko perratzaileak, dultzaina jotzen zuen eta Arrasatera ere joaten zen San Juanetan jaiak alaitzera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-010-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Perratzaileen lanaren inguruko azalpenak. Angiozarko perratzaileak, dultzaina jotzen zuen eta Arrasatera ere joaten zen San Juanetan jaiak alaitzera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Perratziak sekreturen bat dauka?
- M: Jakin in bihar dozu ultzie nundik sartu biher jakon.
- Perratzaile batetik bestera diferentzia euan?
- M: Bat euan eta haraxe fan bihar.
- Banakatxuei pasauko jakuen deskuiduak. Pasetan jakuen.
- M: Angiozarren bazan perratzaillie, eta dultzaiñerue zan gaiñera, dultzaiñie joten ibiltzen zan jaixetan-eta, Joxe Martin.
- Dultzaiñerua?
- Dultzaiñie joten eban Mondrauen San Juanetan-eta.
- M: Orduen ez euen bandaik ekarteik iñundik.
- M: Baiña harek nunbaitten ikesitte euken dultzaiñie joten.
- Orduan perratokixa zentruan?
- Oingo zentro-zentruen. Lehenao horrek inguruok danak solo zien lehenao.
- M: Lehen hemen Atxabaletan kale bat zan bakarrik.
- Oin zentro-zentruan izengo zan, baiña ein zanien ez.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia