Patxi Abasolo Askasibar
Aretxabaleta (Gipuzkoa) (1921-2014)
Biografia
Areantza auzoko Etxeberri baserrian jaio zen, zortzi anai-arrebatatik zaharrena. Aita bertakoa zuen eta ama, berriz, Elgetako Angiozar auzoko Goimendi auzuneko Zulueta baserrikoa zen (gaur egun Angiozar Bergaran dago). Aretxabaletako Goroeta ("Korueta") auzo-eskolan ikasi zuen bi urtez, euskaraz. Gero beste bi Aozaratza ("Azatza") auzoko eskolan, eta azken biak Maristetan. Koruetako eskolak bakarrik jaso zituen euskaraz. 13 urterekin Gasteizera joan zen erdaraz ikastera, ortu sail handidun etxe batera, morroi. Bost urtez jardun zuen bertan, ortua zaintzen, eta egunero barazkiak Gasteizko azokara eramaten zituen. Etxera itzuli eta gutxira soldaduskara joan zen. Gero etxean geratu zen, soro eta ganaduak zaintzen. Oilo eta oilasko askoko granja bat ere izan zuten etxean hamar urte inguruan. Hiztun ona da eta lehenagoko bizimoduaz gain, etnografia gaiez ere azalpen zehatzak ematen ditu. Elgetako Angiozar auzoko Goimendi auzuneko Gontzarri baserriko Maria Gallastegirekin ezkondu zen. Zortzi seme-alaba dituzte.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARE-010 | 2006 | Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta. | Itziar Alberdi Bilbao | ||
ARE-011 | 2006 | Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta. | Itziar Alberdi Bilbao | ||
ARE-045 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza | ||
ARE-046 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza | ||
ARE-079 | 2011 | Gipuzkoako zuhaizti motzak | Jose Ramon Agirre - Alvaro Aragon |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute