Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Gurutze-bidea; Angiozarko ohitura zaharrak

Gurutze-bidea; Angiozarko ohitura zaharrak Angiozarren gurutze-bidea egiteko ohitura. Ohitura zaharren inguruko gogoetak. Bazkalostean bezperetara joan behar izaten ziren. Doktrina.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-011-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Angiozarren gurutze-bidea egiteko ohitura. Ohitura zaharren inguruko gogoetak. Bazkalostean bezperetara joan behar izaten ziren. Doktrina.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Angiozarren kurutz-bidia be eitten zan, ez?
-Bai, Elixamendire.
-Hemen halakori, kuruzbidia edo, holako prozeziño...
-Ez. Kalbarixuak beti baiña elixan. Horrek ohitturok, bueno...
-Horrek ohitturok zeuen gurasuengandik jasotakuak.
-Bai, bai, horrek geuk ikusi dittuunak.
-Bai, hor Asentzio-letaiñetan neu behin baiño sarrixao Angiozarren ibilittakua naiz.
-Eta zeuek entzunda etxian, "enee!, ohittura hau galtzen dihardu" edo ez dakit, amari edo aittari?
-Bai, bai.
-Orduan be esaten zan, hau galtzen dago?
-Ez, artien bizirik euen horrek gauzok....
-Ordurarte dana mantentzen zan.
-Bai, artien bizik eozen horrek. Eta bazkalostien bezperetara fatia ta , bueno! Hori e...
-Eske elixa kontuak orduan inportantiak...
-Eta dotriñie ikasi. Bezperetara fan aurretik dotriñie ikasi biher zan. Eta bezpera ostian abariana dotriñara fan eta gero euan denpora libria jolas eitteko.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia