Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Inguruko herrietako soinujoleak

Inguruko herrietako soinujoleak Soinujole ezagunak inguruan; gertuko herrietatik etortzen ziren soinujoleak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-011-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Soinujole ezagunak inguruan; gertuko herrietatik etortzen ziren soinujoleak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta hemen inguruan soiñojolerik eta bazeuan?
-Garaiko Simon edo. Ez, holako zerik ez. Soiñu, filarmonika txiki bat baeuken. Felixek ondio euko dau nunbaitten. Baiña ez, ez.
-Ze etortzen zien, kanpotik soiñujoliak?
-Bai. Porejenplo hori Itxuan anaia Julian zenbat urtian etorri zan?
-Uff, bai hori urte askuan. Bizikletan etortzen zan...
-Eta Gelatxo edo, besten bat entzunda daukat nik.
-Julian nik kasik beti.
-Julian asko.
-Bizikletia ekarten jakon. Orduan bizikletia. Neu ekarritta nao bizikletia hari. Atxabaletaraiño etorten zan bizikletan, eta gero ba holako bidietatik etorri bihar izeten zan Arientzara, eta berak fillarmonikie; edo bestan batek eruengo euen fillarmonikia, eta nik bizikletie. Gero eztakit...
-Korueta aldian samurraua eukiko ziñuen ba?
-Bai, zoiez Agarreti bueltan. Oingo moduen...
-Kamiñuan euen.
Kamiñue zeoze baeuen, veintinuevian dago kamiñue eindde ta. Ni veintiunokue, ba zortzi urte. Kamiñue baeuen ordurako. Ni zortzi urte baiño gehitxuao. Bañuetxetik gora etorri bizikletiaz, handi deposittoti, [Karaizabaleko?] zubire baeuen sendatxo bat. Handi. Eta Julian...
-Julian urte askuan.
-Bai. Itxua bera be bai. Eta beste bat, beste bat Angiozarkue, han Goiko Tabernakue edo zela zan?
-Nik eztakitt. Itxue ta horretxek anaiok.
-Gelatxo ez.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia