Donostia (Gipuzkoa)

Dantzara; apaizaren kontrola

Dantzara; apaizaren kontrola <p>16 urterekin hasi zen irteten, baina aurretik ez. Dantzara joaten ziren Astigarragako Bentara, Oialumara... Soinu-jotzaileak. Dantzan bere kasa ikasi zuen. Apaiza zaintzen ibiltzen zen, eta kongregaziotik bota igual, neskekin dantza egiten ikusiz gero. Apaizari ,"Ave Maria Purisima".</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-105-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

16 urterekin hasi zen irteten, baina aurretik ez. Dantzara joaten ziren Astigarragako Bentara, Oialumara... Soinu-jotzaileak. Dantzan bere kasa ikasi zuen. Apaiza zaintzen ibiltzen zen, eta kongregaziotik bota igual, neskekin dantza egiten ikusiz gero. Apaizari ,"Ave Maria Purisima".

Transkripzioa

- Gaztetan, ehizaz aparte, ze gustatzen zitzaizun itia?
- Bueno, behin hamasei bat urtekin eo […] ateatzen [hasten] giñan, baiña bitartian ez zizuen etxian uzten´e ta. Oainguk bezelaxe. Dantzara harea o honea o ikastea behiñipin.
- Ta nora juten zineten dantzara?
- Bueno, hemen orduan hor Astigarragako Benta, ez dakit aitzea badezun. Han soiñua jotzen zuen ta hara joaten giñan. Gero Oialuma eo, hor Astigarragan´e bai. Ta bueno.
- Eta nor egoten zan hor Astigarragako Bentan soinu-jotzen?
- Soiñu-jotzen bat, soiñujotzaile bat eoten zan, beste bat tanbor zea batekin ta hantxe. Akaso 6-8 neska [juntatuko] zian ta beste 6-8 mutil, baiña… dantzan dibertittu orduan.
- Eta dantza iten nun ikasi zenun zuk? zure kasa?
- Bueno, ibiltziakin beti ikasi iten dezu zeozer, ta… hor, holaxe, ba, Bentan eo Oialume esaten dan hortan ta.
- Ta neskekin dantza itia orduan ondo ikusiya zeon?
- Bueno!
- Ala hobeto soltian dantza itia?
- Bai, izan zan lehen esan dizudan… guk doktrinan-ta in genun zean Don Felix Amiano hori herriko festak zianian-ta neskakin lotuta ikusten baziñun, kongregaziotik igual botatzen zun harek. Kanpoa. [Ze] itekua, baiña garai haitan…
- Bai, hala zan, gaizki ikusiya zeon ta.
- Hoixe ba. Zea, oain… ordun eskolatik atea ta errekreoan bazabiltzan ta apaiza ikusten bazenun, jun ta “Ave Maria purísima” ta “Ave Maria purísima” ta… “Purísima”! Oain, zea, beak nesketan iñor baiño okerro!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia