Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Umetako jolasak

Umetako jolasak <p>Umetan, auzo-inguruan ibiltzen ziren. Umetako jolasak: "sakalabandaka"; eta abar. Neska eta mutilen jolasak. Tortoloska; sokasaltoan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-010-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetan, auzo-inguruan ibiltzen ziren. Umetako jolasak: "sakalabandaka"; eta abar. Neska eta mutilen jolasak. Tortoloska; sokasaltoan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta akordatzen jatzu zer jolas?
- Sakalamandaka.
- Eta zer jolas da hori?
- Takarraran eta bestiek atzetik jarraittu; eta ebaketan eutsenien, ebaketan auenak geratzen zan atzetik jarraiketako, eta bestiek ihes eitten euen. Eta hoixe da. Korridu eitten dau. Azkenien zertxuena geraketan da harrapau ezin dittuenekin, eta bestiek ihes eitten daue. Eta beste bat zan, zera aulbiraka, eztakitt zela zan, ahaztute dauket, aulbiraka. Beste jolastxo bat.
- Eta gero kaniketan ero, intxaurrekin ero?
- Maria:Torre-torreka.
- Honek jakingo dau hori, kaniketan…
- Eta torre-torreka zer da?
- Ba intxaurrak ifiñi bakotxak bat pilluen, eta aurretik ha jo biher zeuen, eta jota zertzen bazan, ba ha zeutako.
- Eta horretarako ibiltzen zien intxaur klase diferentiak-edo?
- Normalak, etxetik erueten giñuzen intxaurrak.
- Eta diferentiak izaten zien nesken eta mutilen jolasak?
- Mas bien, e, aparte ibiltten giñen bai, tortoleska-ta neskak. Tortoleska, sokasaltuen…
- Tortoleska zela da?
- Maria:Tortolesa, tortolesak dauzka lau alde, ezta.
- Billotsan hankan daz horrek tortolesok.
- Maria-Bakotxak lau tortoles. Hola bota eta, zeiñek txandaka, eta harei lau aldiei buelta emun biher dutsazu. Pelotie gora bota eta rak buelta, lau aldietara.
- Maria: Abilidade haundixa bihar zan pelotia bota eta kanbixatzeko?
- Maria: Bai. Baiña itten-itten abilidadie hartzen zan.
- Kanturik eta egitten zan jolasteko?
- Maria: Ez kantuik ez. Bueno, esaten zan: "sake, pon, carne, culo".
- Eta sokasaltuan?
- Maria: Sokasaltuen kantuen baiño saltoka-ero; ero biña-biñakuek eitten soka bakarraz-eta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia