Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Garizuma sasoiko jolasak

Garizuma sasoiko jolasak <p>Garizuman egiten zituzten jolasak. "Kinki&ntilde;uzka". Jolasen inguruko azalpenak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-010-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garizuman egiten zituzten jolasak. "Kinkiñuzka". Jolasen inguruko azalpenak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Garizuman beste jolas bat itten zan, Garizuman. Holako taketa batzuk hartu eta kinkiñezka esaten jakona…
- Maria: Mazetie eta txirikilla.
- Bueno, hori joku bat da, eta nik esaten dotena beste bat, erremintta bardiñekin. Zurie da txirikillia, mazetia ta txirikillia. Eta nik esan bihar dot, kinkiñezka esaten gutsen.
- Maria: Puntie-eta lurrien sartu?
- Lurrian sartu, eta sartzeiaz bat bestie bota in bihe zan, bestela ez zara adelentetan.
- Orduan zela zan?
- Makilla bana hartu bixok eta bota, eta bestiek ha beriaz aber botaten dauen, ta noberena zutik itxi. Hori in bihe zan. Garizuman hori be itten zan. Eta Garizuman txirikilletioi zan mazetiaz. Txirikillioi zan holako luzera batekua, eta mazetia ba…
- Maria: Mazetia edo galderona esaten guntsan.
- Beste makilla bat?
- Maria: Bai, harekin jo ta botatzen zan, eta ipintten zien seiñaliek, bat, bi, hiru, lau…
- Apotxak esaten jakon hari.
- Maria: Puntuaziño bat eukitten eben, bat bostekue, bestie hamarrekue, eta hola. Eta txirikillie aidien doiela harrapatzen baeuen, hamarrekue izeten zan. Baiña begiondoko edarrak hartu be bai hareikin.
- Agustiñek begixe galdu euen, txirikilliaz begixa jota "para siempre".
- Jolas honetan denak egitten zenduen, neskak eta mutillak?
- Bai, bai, Garizuman danak.
- Eta zergatik Garizuman?
- Maria: Bueno ba holaxe zan. Orduen zela dantzaik eta ezebe zela ez euen. Hola gaztetxuek-eta ez bakarrik, haundixek be bai. Orduen Garizuman ez euen musika klaseik ezebe.
- Garizumatik aparte, udabarrixan edo, ez zan jolasten jolas hauetara?
- Maria: Ez. Garizuman bakarrik.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia