Bergara (Gipuzkoa)

Errekan jolasean

Errekan jolasean Umetan errekan jolasean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-146-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umetan errekan jolasean.

Transkripzioa

- Ta, orduan, errekan-eta baiñatzen ziñazien?
- Bai, gutxi, baiña baiñatzen giñan. Mutillak gehixao. E? Zuek bai baiñatzen ziñaten asko, ezta?
- Bai, gu bai.
- Geu be ibiltzen giñan peskan ta…
- Lehenengo hor, kanalian, eta gero hor be […] ikasi igarixan. Hor sartu ta…
- Ta gero Agorrosiñera, ezta?
- Gero Agorrosiñera.
- Gu ez Agarrosiñera. Baiña han bai, ta hor be kanala zeuan, ta kanalian uretan.
- Hor [zeon] presatxo bat, presa txiki bat, ta gero hor kanal bat. Ta, ba…
- Eta baiñatzeko zer erabiltzen zenduen?
- Soiñeko luze bat. Kitto. Edo kuleruekin noizian behin…
- Ez zeuan traje de bañorik orduan!
- Keba!
- Traje de bañua ta gerora.
- Gero. Alkilau eitten zien!
- Dakin noiz erosi giñuzen?
- Zarautzen.
- Zarautzera juateko.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia