Bergara (Gipuzkoa)

Udan hondartzara

Udan hondartzara <p>Bainatzeko erabiltzen zituzten arropak. Zarautzera udan senideen etxera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-146-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bainatzeko erabiltzen zituzten arropak. Zarautzera udan senideen etxera.

Transkripzioa

- Zarautzera juateko. Zarautzen gure aman aizta bat zeon han, ta uda baten esan zoskun: “Etorri zaittezte”. Ta gero, ba…
- Trajiak erosi bihar.
- Erositta juan giñan.
- Ta sonbrero batzuk be bai. Bi sonbrero. Ez dakit zuria ta… Ez jakiñat zeiñena zan, bi sonbrero gris —aittan lutua egongo zan—, grisak zintta beltz batekin. [Zimitzezkua] gris argitxuaua eta illuntxuauakin. Sonbrero harek luzero egon zian gurian.
- Sonbrero oso polittak zien, baiña gure amak zeukan lazo bat ez dakit zelakua ta haura kendu ein [zeban], haura dotoreeixa zala ta.
- Dotoreeixa zalako. “Guri ez jakun tokatzen”, esaten zeban harek. Pobriak, ba, zorionez. “Guri ez jakun tokatzen”.
- Eta komentau dozu baiñadorak alkilau eitten ziala?
- Alkilau eitten zien, bai.
- Bai. Bueno, Bergaran-ta ez, e?
- Bertan.
- Bergaran-ta ez, baiña plaian alkilau.
- Zarautzera juaten bazara, plaira juaten bazara, kasetan edo nunbaitten.
- Pentseizu. Pentseizu.
- Kasetan edo…
- Ta gurian aman aiztiak esan oskun: “Bueno, alkilau eitten dittue, baiña erosi ein bihar da”. Zegaittik eze… Eske, egixa. Eta orduaintxe erosi giñuzen, honek be bai, nik be bai.
- Ta Garbiñe be izango zan orduan. Bi sonbrero zien ta, birendako zien.
- Juan giñan, aste baten juan giñan… Zu nerekin juan ziñan? Bai, zu nerekin uste dot.
- Zarautzera?
- Zarautzera. Eta zu Garbiñekin, edo zelan? Bi ta bi juan giñan, bahintzat. Bi juan giñan lehenengo, ta gero beste egun batzuk bestiak.
- Nik, behintzat, kristonak ikusi nittuan hantxe. Bai.
- A! Ni zurekin juango nitzan ta hori Garbiñekin. Honek iges ein plaiatik…
- Kalez kale…
- Kalez kale. Eta gure lehengusuak edo… Bai, gure lehengusuak atzetik honen bille. Honek nahi ez uretara juaterik.
- Eske, sartzen niñuan, heldu ta olatuan sartu. Ha ze gauzia e… Sekula holako estuasunik! Nik Zarautzera juateko eukitzen neban bilddurra!
- Eta zelan gogoratzen dozue lehelengo eguna? Zarautzera juan eta han hondartzia ikusi eta itsasua ta…
- Nik ez dakit. Ni ez naiz akordatzen nobedade haundirik ein zostanik. Ni txikittan juan nitzan, e! Txiki-txikixa nitzan. Aittan lutua zeuan gurian, ta nik aitta ez neban ezautu, oseake… Hiru bat urte edo, [holakoren bat neuzkan]…
- Zuk gehitxuao gogoratuko dozu…
- Nik bai. Nik honek baiño zazpi gehixao, nik hamar bat urte eukiko nittuan.
- Eta goguan dakazu, orduan, itsasua eta olatuak eta…?
- Bai. Ez dakit, ba, nik tamaiño hortako inpresiñorik ein zostan be!
- Neri ez, behintzat.
- Ibili giñan uretan, e! Biharko, gure lehengusuekin-ta uretara juan! Baiña halako bilddurrik pasau nebanik ez.
- Ez, baiña […]
- Harek zu derrigorrian.
- Bai, ba!
- Gero etortzen jakun gure izekua, zeozer hamarretakua ekartzen zoskun. Bestela bazkarixa berandu egongo dala, eta ekartzen zoskun umioi. Bai. Ni horrekin akordatzen naiz.
- Ni ez.
- Eta orduan baiñeruak-eta egoten zian?
- Bai, egoten zien, baiña gu baiñeruekin ez giñan ibiltzen.
- Zuek ya bazekizuen, ez?
- Guk… lehengusuak-eta han tropia ibiltzen giñan.
- Ni ez naiz akordatzen baiñeruekin.
- Baiñeruak bai, baiñeruak egoten zien.
- Eta andrak-eta, zelan juaten zian? Soiñeko luziekin edo ze…?
- Ez, traje de bañua, baiña dana gonia, e?
- Dana gonia, bai. Traje de bañua goniakin.
- Gaiñetik… Oin be ikusten dia banaka batzuk, e?

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia