Zarautz (Gipuzkoa)

Lehengo jendearen ohiturak eta janzkera

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-111-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Inoxenxioren aitona izan zen balea Zarautzen harrapatu zutenetako bat. Lehen nola janzten ziren azaltzen du. Hondartzan zer janzten zuten eta nola moldatzen ziren arroparekin azaltzen dute.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- (I) Nere aurretikan nola ama eta itxekuak baiñerotzako zea hori zuen, asunto hori zuen, lenotikan, ba, hartaka nik jarraitu nun beste urte askuan. Nere aitona’re baiñerua zan… aitona Etxabe Roke… balia Zautzen harrapatu zuna. Fetxa ta bazekiyek hoyek. Aztu zaizkitek nei. Batzuk izaten dituk igeiyan ondo dakiyenak: inportikan gabe aurrea jun deyela nahi baldin badu, ta nahi baldin badu ito dayela. Baiña, baiña bestelako guztiyai lagundu: batzui lepoaiño, beste batzui honeaiño… lagundu eta igeiyan eakutsi ez baldin bazekiyen. Zian jantziyak, baietazko eo galtzak…
- (M) Franela o zer zan… hik ez al dakik tela hayek ze izena zuen? Sastria haiz, ba, hi!
- (E) Ez dakit ba!
- (I) Baietazko eo holako galtzak zian. Eta geo txaketa, sira, geuk eindakuak itxian; oliyua, aseite linasa ematen giñun. Eta ez zian txukun-txukunak, baiña behintzat hayek zian gure jantziyak.
- (M) Ba, baiñutik erteeran, gure baiñista hoyek, ba, etortzen zian lepoaiño tapatuta kaxeta bitartian, zeatikan jendiak ez zitun, ba, ikusi bihar…
- (I) Bai, bai, bai, egiya dek gaiñea hori…!
- (M) Hortako, gaiñea, kaxetan sartzeako, bazuen balde bat, egurrezko baldia, ura ekartzen ziyoena bidian hondarrakin hankak zikinduta ekartzen bazituen; eta ur hortan sartu, ta geo kaxetea sartzen zian.
- (I) Aaaa, hori dek!
- (M) Oso txukunak zian, e?
- (E) Baiño emakumiak bikiniyakin orduan’e, baiño ez uaingo bikiniyak e? Dana ageri hori ez… Txaketa bat, haundiya, iya belauneaiño, eta azpitik galtzak txorkatilleaiño. Buruan kapera bat illiak ez bustitzeko, eta baiñotik urteeran baiñeruak o baten batek zea jarri… albornoza ez… kapa moura zea bat, toailla mouko haundi bat, eta harekin ya hotzak hoztu ez dein kaxeta sartu arte.

Egilea(k): Agurtzane Loiola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia