Zarautz (Gipuzkoa)

Balea harrapatu zutenekoa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-111-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Balea harrapatu zuteneko abestia abesten du batek. Balea harrapatu zutenek ez zituzten kobratu anoak.

Transkripzioa

- (I) Milla ta zortziregun
Setentaiotxuan
Zarauztikan txalupa
Baletara juan.
Anton getariarra
Lagun hartu zuan
Gizon balientia
Hura zalakuan.
Hobe zuen Kaperok
Ikusi ez bazuan.

- (M) Gogoratzen naiz ni nere osabak eta… neuk ez nun ikusi, baiño… A! Ta gaiña, uste det ikusi nitula! Kontuak, balia zala ta ez zala, ta eraman zituen erraziyuak oraindikan ordaindu gabiak Pantolinguan… Bai! Goatzen naiz, ta hayek, klaro!... Gure osabak eta hil zian, eta ni oaindikan bizi naiz Jaunai eskerrak…
- (I) Kobratzeko lixto!
- (M) Baiño… bai! Neu kobratzeko lixto nao orduko erraziyuak!

Egilea(k): Agurtzane Loiola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia