Zarautz (Gipuzkoa)

Dukearen katuari buruzko anekdota

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-111-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Txakur batzuei buruzko anekdota kontatzen dute. Txakurrek dukearen katu bat hil zuten, eta dukeak isuna jarri zion txakurraren jabeari.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- (M) Bakiye, Narrosenian, Narrosen hituan, zituen bi txakur: bat “Pelana”, ta bestiak nola izena zun...
- (E) “Troski”!
- (M) Troski! Troski Pataki Paloki! Holako izen batzuek zituen, txakur txikiyak zian, eta juten zian, ba, Narrosenetik Gran Hotelea, digo... zeara, golea zuzen-zuzen juten zian “Marqués de Narros” ta “Conde Real” ta hoyek, golea juten zian.
- (E) Nola? Nola juten zian...
- (M) Ta golea.
- (E) Hoyek kotxia baziyen geo!
- (M) Kotxe batzuek... Bai, bazituen!
- (E) Ermiarma, ermiarma.
- (I) Zer zuen?
- (M) Forrak! Ford! “Coches Ford”!
- (E) Ez, ez, ez! Zaldiyakin ta ermiarma!
- (M) A bueno! Zaldiyakin!
- (E) Zaldiyakin! Holako errubera haundi-haundi batekin kotxe bat “echando chispas” juten zan, zaldi.... Xallan [...]. Donostira... nik ez nun ezautu Donostiraiño juten, baiño golea kotxe, zea, ermiarma horrekin. Donostira ez dakit zenbat denboan juten ziala, zea, Zauztikan. Hayek gabian ibiltzen hituan, eta eunez lo iten ziyen, ordu bata alde arte lo, ta gabian goizalde arte Donostiyan, ta Donostitik etorri...
- (M) Juergan earki!
- (E) Nik kotxiakin biaje hori ez niyan ezautzen. Golea automobillian ez hituan behin’e automobillia... zean juten len... len esan deten hortan, ermiarman. Errubera haundi batzuk zitun, txarreta txiki bat.
- (M) Geo hituan, bai, zea, For hayek. For hayek’e zeak hituan, altuak e... Bien! Ba, zituen txakur hoyek, eta kale hortan ibiltzen zian; ta txakurrak, berriz, beti bakizu, katuan ta zean, ta... Hor bazan Txan Pier bat, “Jean Pierre”, Juan Pedro izango zan noski, frantzesa zan ta, arotza, hemen bizi zana; ta ya alabak... semiak eta alabak eta izan zitun, ta arotza zan, eta...
- (E) Lutegi.
- (M) Ba, Xan Pier horrek... Bai, Lutegi abizena gaiñea, abizena hain juxtu Lutegi. Ba, txakur hoyetakuak segitu diyoe katuai, ta kale hortan, ba, Bixkonde kalia, Bixkonde kalen. Klaro, Narrosenetikan Bixkonde kalian zuzen-zuzen golea. Ta kale hortan segitu diyoe txakurrak katuai, ta hil due katu hori! Ta gue Txan Pier jaun horrek, “Duque de Granada” zan zea hoyen “Marqués de Narros” ta “Conde Realen” aita, hoyei pasa diyoe kontua, pasa diyo: “Por mátar al gato, rómper el plato, daños, perjuicios e indemnización: setenta y cinco pésetas”. Dukiak “ja!” parre in, ta klaro, halako zea polita, ezta kasoik’e harek. Ta jun dia Madrida, ta klaro, udaa pasa zanian, beste guztiyak bezela, Madridea jun dia gure duke hoyek eta; ta gure Xan Pier horrek berriz’e Madridea fatura: “Por mátar el gato… Por mátar el gato, rómper el plato, daños, perjuicios e indemización: setenta y cinco pésetas. Sitación al juzgao de Zarauz”. “Joño!”. Dukiak don Pedro orduan aministraore, don Pedro, zea, akordatzen al zeate don Pedro txiki hori? Nola zan ba…?
- (I) Bai, zerbait akordatu nauk…
- (M) Don Pedro ez al haiz akordatzen Aginagan…
- (E) Legarra!
- (M) Don Pedro Legarra!
- (I) Motx bat!
- (M) Bai, ba. Zartu in gaituk, eta ezin akordatu abizenak, eta […]. Eta gure Txan Pier horrek bota diyo, ba, ta dukiak: “Don Pedro, páquele usted inmediatamente”. Earki! Gure Txan Pierrek kobratu du hori, ardoz beteta juerga earra harrapatu bere katuan kontura, ta akaso motel, kobratu zun harek “por mátar al gato”…

Egilea(k): Agurtzane Loiola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia