Zarautz (Gipuzkoa)

Aristokrazia Zarautzen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-108-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Udatiar asko etortzen ziren, eta aristokraziakoak izaten ziren. Fabiola eta hainbat kondesa ezagutu zituen.

Transkripzioa

- Beraneante jende asko etortzen al zen honea?
- Asko. Ta etortzen zan, gaiñez, “aristokraziya” etortzen zan. Ta ematen zun, ba, kosta hayena zala.
- Ezagutu al… Pertsona pertsona pertsona inportanten bat ezautu al zenun?
- Baaai, geo, yxikitan ez e? Txikitan ez giñuzen ezautzen, baiño geo nola pelukera izan nitzan, ba, jende askoekin zeatu nitzan.
- Adibidez esango al zenuke bat?
- Ba, esango nizuke bat, orrazten nitunak gaiñez: bat, Fabiola.
- Zer zan hori erregiña?
- Oain erregiña daona Belgikan eta bere ahizpak. Geo nik ez dakit ba, bestiak’e bazian, danak titulodunak zian: “La Marquesa de Farco” eta beste bat, esango nizuke, “ la de Condesa de Montellano”, bakizu, ez naiz akordatzen asko, baiño…
- Fama haundia al zenuen pelukera bezela herrian?
- Ez, ez, korriente, korriente, baiño jende haundiya orrazten nun e? Jende haundiya, baiño ez!

Egilea(k): Yolanda Cuenca

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia