Bidania-Goiatz (Gipuzkoa)

Muñoatarrak etxejabe handiak

Muñoatarrak etxejabe handiak Muñoak etxe ugari zituen eta leku askotan zituen maizterrak. Haien dirua nondik etorritakoa izan zitekeen ulertzeko adibidea jartzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BID-008-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Muñoak etxe ugari zituen eta leku askotan zituen maizterrak. Haien dirua nondik etorritakoa izan zitekeen ulertzeko adibidea jartzen du.

Transkripzioa

-Muñoak maizterrak zeuzkan, ez, Muñoak?
-Emaztea: Muñoak bai, maizterrak, gu´re hala giñen ta…
-Bai! Muñoak? Berrogei etxe igual maizter, gehio igual.
-Emaztea: Zizurkillen e bazun etxia harek.
-Nun ez harek! Amerikanuak baiño zera haundigua emen zun ta… Horrek terrenotan honen andriaandik lehendikan [...] herrin bat formatuta ta handikan diru asko ibilitako [...]. Ta nik aitzera badet diru asko indako gizon hoik nolaz eindako diruak ote dittuen: erreka, gaiñez eitten du ba, ebi asko indakon ta zikiña ura. Diru hori´re zikiñetikan eindakua izeten ote dan. Ur asko errekan, ebi asko einda, gaiñezka, ta zikiña. Ur garbitik negozio txikigua, gizonak´e diru hori [...] dabillen garaien eindako diruk izeten diala aitzera hala dittut nik.

Egilea(k): Urtzi Reguero

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia