Bidania-Goiatz (Gipuzkoa)

Muñoatarren inguruko kontuak

Muñoatarren inguruko kontuak Muñoatarren inguruko kontuak. Nazionalistak ziren eta gerra denboran herritik alde egin zuten semeek, baina aita harrapatu egin zuten. Inguruko baserri gehienetan maizterrak ziren eta Muñoa hori zen etxejabea. Gerra denboran harrapatu zutenean, balore guztiak kendu zizkioten eta geroago enkantean jarri. Muñoatarrek euren sepultura dute elizan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BID-008-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Muñoatarren inguruko kontuak. Nazionalistak ziren eta gerra denboran herritik alde egin zuten semeek, baina aita harrapatu egin zuten. Inguruko baserri gehienetan maizterrak ziren eta Muñoa hori zen etxejabea. Gerra denboran harrapatu zutenean, balore guztiak kendu zizkioten eta geroago enkantean jarri. Muñoatarrek euren sepultura dute elizan.

Transkripzioa

-Gero, nazionalista auskalo ze maillatan. Bi mutil zien semek haenak. Gu pelotan, mutill haundik ikuste giñuzen ziala ta gerra momentu hartan alde in zuen haik. Ta aitta harrapau zuen, zaharra, baiño hua harrapatu zuen, Muñoa. Ta hari, gu haien maizterrak giñen ta… horrek etxe asko, berrogeita hamar maizter igual, basarrik, hemen ta, nun ez! Gaintzan ta Errezilen ta... nun ez harek! Haziendak danak kendu zizkion. Kartzeleatu in zuen ta [ez dakit zenbat] diru kendu ziyen Muñoa horri, ez dakit. Ta haziendak dana kendu ziyon, balorek. Ta handikan zenbat urtea? Ba handikan 20 urtera iya… bai 20 urte gertu izango zien, danak subastatu zittun haziendak edo gobernuuk edo… haziendak. Ta danak salduta han geldittu zien. Haik Frantziñ, aitta´re… Eliza hortan, bere andrian sepultura bada hor suelon han sartuba ta bea´re, hezurrak hara ekarri ta han sartu die, elizan barrun. Sartu ta ezkerretaa. Altaretxe bat [e badao], bere sepultura [bezela da], Muñoa horrek beak inda, beak beetzako zeatutakua. Ta bi seme hoik Agirre famosua bada ba, presidentia garai baten izandakua, Agirre, haren alabakin, bestia zeiñenakin ezkondutakok.

Egilea(k): Urtzi Reguero

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia