Bidania-Goiatz (Gipuzkoa)

Bidaniko eliza Muñoak egina

Bidaniko eliza Muñoak egina <p>Bidaniko eliza Mu&ntilde;oa izeneko gizon batek egin omen zuen bere poltsikotik ordainduta. Lehengo eliza zaharra hilerri inguruan omen zegoen. Miserikordia ere bazegoen Bidanian eta Mu&ntilde;oak jarri omen zituen bertan mojak, gaixoak zaintzeko. Mu&ntilde;oatarrak nazionalistak ziren eta gerra-garaian alde egin zuten herritik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BID-008-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bidaniko eliza Muñoa izeneko gizon batek egin omen zuen bere poltsikotik ordainduta. Lehengo eliza zaharra hilerri inguruan omen zegoen. Miserikordia ere bazegoen Bidanian eta Muñoak jarri omen zituen bertan mojak, gaixoak zaintzeko. Muñoatarrak nazionalistak ziren eta gerra-garaian alde egin zuten herritik.

Transkripzioa

Hemen Muñoan historiya kontatu al dik iñork? Bidaniko elizana, ez al dizue kontatu? Eliza hori gizon batek bere kontura ein zun e! Bere boltsikutik! Muñoa. Hor eliza zaharra, han kanposantua badago, ba? Hemen, moja, apaiz etxiak ikusten dituzu, gero Bengoetxe… zuek ikuste dezue han, han etxe berriya, illun bat badago ba, etxe berri-berriya inda oaiñ? Belazia oain ebaki berriya badago ba oaiñ? Kanposantua han dago, lehengua, bueno, kanposantua han dao… eliza lehengua han dago, eliza eta palaziyua, bakizue zein da Lizasoaiñ baakizue…? Hua, Lizasoaiñ, aberatsa eta Muñoa hori hemen ez dakit nun biziko zan, Amerikan partida haundiya in emen zun-ta. Ta han eliza berriya ein nahi zuen eta han Muñoa horri ez ondo iruditzen han ta Lizasoaiñek begiya hartu ta baietz, lehengo izaera ta lehengo zerara, hemen beste honek ezetz. Auzitan bukatu zuen ta Muñoa horrek irabazi zun tokiya hua´re ez zala hua´re ona, baiña hemen ein zun eliza, oaiñ ein du eliza hau, betelanak ein ta zera haundik. Hori, Muñoak —nik ezautu nun— arkitektua beria berekin ta dana konpletua zan. Moja etxek… Miserikordi etxia Bidanin´e badao e! Hori ez dizue iñok esango! Moja etxia baakizue zein dan? Baakizu? Hori Miserikordi etxia da, e! Ta hor mojak jarri zittun Muñoak jornalakin gaixo zerenai gaua pasatzeko mojak, basarritan gaixo bat badao —gizon edatetu bat edo gaztia igual— gaua han pasatzeko ta laguntzeko jarri zittun Muñoak hor mojak. Zenbat ez dakit. Ta zahar etxia hori.

Egilea(k): Urtzi Reguero

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia