Ansotegi `Andariña´ Madrilera oinez
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-006-063 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ansotegi Andariña deitzen zioten aitonari. Berak ez zuen ezagutu, baina hura bezelakoxea irten da Begoña, "andariña", ibiltaria. Telegramak edo presazko gauzak zirenean, berak eramaten zituen abisuak. Madrilera ere joan ei zen behin presazko telegrama bat eramatera. Makilarekin beti.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2009(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:01:45
- Erref: LEK-006/063
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
- Antonio Ansotegi nok esaten eban, ba? Aittitta, aittita Ansotegi gehidxao. Ansotegi `Andariña´, nire aittitta, aitten aitta zan `Andariña´. Esaten dabe [...] iñoix: “Begoñak dauko martxia!” Aittittak ez naben itxi ezer be ez, ez neban ezagutu be eiñ, ta itxi nau, bere modura, andariña ixaten. Besterik ez nau itxi horixe baiño. Andariña. Telegrama...Lehenao harek, zaldidxakin, karrokotxiak, horrek juten zirin. Telegramak urgentiak zirinian-ta, ba, halakoxiak, ta karteruk-eta eruan bihar dabenak, ariño aillaateko. Ta holako urgentia zanian: “Deittu Ansotegi andariñari.” Ta telegrama urgentiak-eta gure aittittak. Madrilera be junda dao oiñez, en akellos tiempos Madrilera. Gure amari esaten neutsan nik: “Madrilera, amuma, ama, juteko…” esaten neutsan, aittak “makina bat pausu emon biharko eban, ba”. “Bai, baiña kamiñuak libriao on baiño. “Bai, kamiñuk, baiña mendittik -ta juten zan, ez zan juten beti kamiñutik. Mendidxetatik juten zan ta”.
- Madrilera?
- Bai.
- Oiñez?
- Telegrama urgente bat eruten.
- Urgente?
- Urgente, bai.
- Tardauko eban ba!
- Bai. Ta orduntxen entzunda gure amari esaten ebala beti, ta geuri esaten gaittuzen “Ta zuek be, aittitten antzian, iñora bazoiaze, Mendixara-eta juten zarie eta horra ez dozue eruten, baiña aittittak esaten eban ibili bihar danian, kilometro bat bada be, makillia eruteko beti eskuan.” Harek beti makilliagaz, ta bere makilliagaz Madrilera artian.
- Ta Madrilera arte juan zan, baiña...?
- Bai. Eta etorri be bai.
- Bittartien lo eta zer eitten eban?
- Ez dakitt ba. Horixe ez dakitt. Badakitt haraxe jun zala eta bueltan etorri bere makilliagaz, telegramia entregata. Ta esan eben, esaten ebala, amak esaten ebala beti: “Danori esaten dotsuet, e? Pausu bat ein bihar badozue, kilometro bat ein bihar badozue, ba, kilometro bat, baiña makillia eskuan beti”.
Egilea(k): Iratxe Eiguren Arrieta (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!