Begoña Ansotegi Txakartegi Begoña Sagunto
Lekeitio (Bizkaia)
(1928)
Biografia
1928ko abuztuaren 15ean jaio zen Puerto de Sagunton (Valentzia). Bere gurasoak lekeitiarrak ziren eta zazpi neba-arreba izan ziren, horietako asko gazterik hil ziren. Lau urte zituela ama eta lau neba-arrebagaz Lekeitiora bueltatu ziren, aita eta bi neba Valentzian hil ostean. Zortzi urterekin, gerra sasoian, Ferrolera ebakuatu zituzten eta bertan egon ziren sei hilabetez. Lekeitiora bueltatu eta 12 urtera arte mojen eskolara joan zen. Lan ezberdinetan aritutakoa da Begoña: 12 urtegaz umeak jagoten; 13-14 urtegaz abarketak egiten; 17 urte zituenetik saregile eta dei egiten; 19 urtez kabana ezberdinetan aritu zen; eta, azkenik, 1972an jubilatu arte dei egiten aritu zen bere senarraren baporean, Antiguako Aman. Santiago Arrizabalagarekin "Santana" ezkondu eta hiru alaba izan zituzten.
Zintak
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute
# | Titulua | |
1 |
Don Isidro medikua, Lekeitioko bigarren jaungoikoa |
|
2 |
Erreuma eta umorea |
|
3 |
Berorika medikuari eta abadeari |
|
4 |
Antzerkia eta gau-eskola 'Acción Católica'n |
|
5 |
Goraburu eta Beitia zinemak |
|
6 |
Zinean larri eta estu txiklea irenstearren |
|
7 |
Talaieruaren ke-seinaleak antxoa "blankuria" ikusitakoan |
|
8 |
Ezagutu dituen ta talaiazainak |
|
9 |
"Ai, Lekeitio, bonito pueblo" |
|
10 |
'Sagunto' eta bere lagunak tabernaz taberna kantari |
|
11 |
'Lekeitioko San Pedropeko iturriaren aurrean' kanta |
|
12 |
Arraina garbitzeko "plantxak" portuan |
|
13 |
Txikotean (sokasaltoan) "baldonga-baldonga" kantatuz |
|
14 |
Agustin Chiquitin I |
|
15 |
Lekeitioko taberna tipikoa |
|
16 |
Agustin Chiquitin II |
|
17 |
Txandalaren prakak jantzita baporera jaisteko |
|
18 |
Abarketak, oinetakorik ohikoenak |
|
19 |
Chimbo xaboia eta "bolas maravillosas" |
|
20 |
Ardoari tragoa jo eta iturrira botila berdintzera |
|
21 |
Emakumeek alkoholik ez zuten edaten tabernetan |
|
22 |
Oso ona Trinidade kaleko iturriko ura |
|
23 |
Koltxoiak jotzen |
|
24 |
Prozesio egunetan balkoiak apainduta |
|
25 |
'Kolaixua', arrain lehortua, oso gozoa geratzen zen |
|
26 |
Gabonetan karakolak eta turroi gogorra |
|
27 |
Kinkirrikoia, Lekeitioko ardo gozoa |
|
28 |
Aulestira jenero bila gose denboran |
|
29 |
Karabineroak kontrabandoa zaintzen |
|
30 |
Lekeitioko aduana |
|
31 |
Salbokonduktoa |
|
32 |
Etxerik etxe marinelei dei egiten |
|
33 |
Ontzi berriak bedeinkatu ondoren, monjorra, otordua |
|
34 |
Amaren ardurak eta lanak jaunartze arropak aurkitzeko |
|
35 |
Santinean ezkontza-bazkaria |
|
36 |
Ansotegi `Andariña´ Madrilera oinez |
|
37 |
'Txoloka', kaniketan eta 'txanpan' jolasean |
|
38 |
Salerosketa teknikak ondo ikasita umetan |
|
39 |
San frantziskuak, urdinak, bost kantoiak, urtebeteak... sagar gozoak |
|
40 |
"Arraidxuetarikan!", galdutako espresioa |
|