Lekeitio (Bizkaia)

Arraina garbitzeko "plantxak" portuan

Arraina garbitzeko "plantxak" portuan <p>Kaian, pare bat lekutan, plantxak (harrizko plataformak) zeuden. Horietako batean bi emakume indartsu aritzen ziren arraina garbitzen. "Txori txiki" (txanpon mota bat) batzuen truke arraina garbitzen zioten nahi zuenari.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-006-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Kaian, pare bat lekutan, plantxak (harrizko plataformak) zeuden. Horietako batean bi emakume indartsu aritzen ziren arraina garbitzen. "Txori txiki" (txanpon mota bat) batzuen truke arraina garbitzen zioten nahi zuenari.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta... [ahaztu jate], askatasunagaz.
- [Baiña kanta...]?
- Kantaten. Kanta... Juten zirian despeskan ama, nebia ta aiztia; ta ni geratuten nintzan armuzua eruten. On ez dao plantxarik. Lehen plantxa bi euazan: hamen, ta San Pedro pasa ta gero euan beste plantxa bat, han portuan. Ta ondo politto. Han makiña bat olgaten [giñun]. Han, hantxe bai eitten zala igiri, haretxetan eskillaretan. Ta hamen plantxan, hamen plantxia ta hori muturra eitten da ta harutz eukazan eskillerak. Ta hamen muturrian ixaten zan beti antzarra esegitteko posti ipintten ebena, hortixe Abade Moillara. Ta lantzian behin enbarkaziñoia egoten zan, igual, hamen. [...] muturra kenduta bazan, muturra kenduta ta gero enbarkaziñoia hamen, sokia eitteko. Ta, ordun, plantxia. Ta baporak etorten zirinian, neguan, besigutan ta papardotan-ta jundakuan-ta, asko jentiak garbittuteko arraiñak, hantxe. Karo, norberak plantxia honan euan beherutz, ta hau lixo euan lez, ba askok, ze altura daukon, plantata hantxe. Plantxan planta, ta hantxe ganin despeska, etxera erun barik eskamak-eta, besuak-eta, hantxe, ta tripak-eta be itsasora bota ta, ba, hori. Ta andra bi eoten zirin a ello. Bi behinik behin, hiru ta lau, baiña harek bi, behiñik behin, ortozik egoten zirin, ganera, Maria ta Segunda aiztak. Ta harek asko, eurak [...] txori handi bateaittik-edo, ba haretxeri. Ba arraiña karriatuteko, ta harek pozarren, osea, txori handitxuaaz be, ba, bueno. Ein eitten eben ta... dirutxua. Txori handi bat asko zan ta, parte batera. Batek txori, bestik txori, bestiak hiru txori txiki emoten baeutsazan, ba, jo aurrera Maria-ta, ortozik. Fuerte zirian, ortozik. Euridxa, euritzan ta neguan be ortozik, ya kurtiduta azala. Ta gero euan ha beste plantxia, San Pedro pasata. Hori gero kendu hori plantxiori ta eskillarak be kendu ebezen ta halan dao gero, muturra haulan, kenduta. Ta besti zan San Pedro kilin-kalaku esaten eutsena. San Pedro pasata kilin-kalia. Harek eukazan eskillarak hamendik partetik, ta plantxia be bai. Gero hango plantxia kendu eben han, ta ipiñi ebezen eskillarak, motor-txikiñak-eta asko atrakateko, euren otzarak-eta ekarteko, ipiñi eben eskillarak, osea lau eskillara-edo, beste deskantxillua ta halantxeik. Ta, bestela, lehen plantxi euanian, horko muturreko plantxia, ta tinglautik honutz beste plantxa bat, mari behera euanian [...plaittik hara] bardin pasaten ziñien.

Egilea(k): Nerea Rodriguez Iñarra (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia