Lekeitio (Bizkaia)

Talaieruaren ke-seinaleak antxoa "blankuria" ikusitakoan

Talaieruaren ke-seinaleak antxoa "blankuria" ikusitakoan <p>Talaia-zaina ('talaixerua') talaian egoten zen arraina begiratzen, antxoa-eta agertu zain. "Blankuria" agertzen zenean keaz egiten zituen seinaleak. Gizonezkoak arrapaladan sartzen ziren barkuetan lehenbailehen itsasoratzeko. Jendea begira egoten zen talaiatik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-006-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Talaia-zaina ('talaixerua') talaian egoten zen arraina begiratzen, antxoa-eta agertu zain. "Blankuria" agertzen zenean keaz egiten zituen seinaleak. Gizonezkoak arrapaladan sartzen ziren barkuetan lehenbailehen itsasoratzeko. Jendea begira egoten zen talaiatik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lehen komenta zendun talaidxero bat egoten zala...
- Bai, talaidxan, seiñero moura. Seiñerua esaten eutsen. Seiñerua ixaten zan, talaidxerua aparte. Talaidxerua eoten zan han, arraiña bijilateko, jeneralian hamen antxoi-ta, ba, agertuten zanin-ta, ezta? Ta antxoba, antxoba manjuja esaten jakon, blankuria be bai esaten jakon. Talaidxeruak ikusten ebanian blakuria dao... Baporak igual itsasuan edo portuan. Ta blankuria [...] eiñ dala, ta eitten eban keiaz, talaidxan keia, eitten eban señia. Ta “han, blankuria daola!”. Mutil ta gixon hartzen eben karreria, euren baporetan ez bazan be, lehelengo daon bapora, ez jakon ixaten arduraik nun sartun. [Kuestiñoi] zan sartun ta gero, ba, Konpañian be eitten zirian igual batak hartun, bestiak igual [kortxua ein dabela], ta Konpaiñia be bai, erdi bana, hori be eitten eben. Baiña... Nun enbarka dan, ba, hantxe enbarka danak, ze arraiñ erun daben, ba, partillia hantxe hartzen eban jun dan mutillak. Baakixu ze martxia hartzen eben? Talaidxeruak ein haura seiñia blankurak daozela ta bai, ba, bapora guztiak, ahal danak [...] montaten zirian ta abantin blankuraa. [Oseake] talatik bestiok beira, kañia zelan botaten daben, “harek enbarka dau, han dao, alaten dao auntxe arraña”. [...] Ta hori ixaten zan talaidxerua.

Egilea(k): Irati Alonso Kortazar (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia