Lekeitio (Bizkaia)

Goraburu eta Beitia zinemak

Goraburu eta Beitia zinemak <p>Zinera asko joaten ziren gaztetan; zine mutua zen hasieran. Gustura joaten ziren "beltzen" gorabeherak ikustera. Goraburu eta Beitia ziren herriko zinemak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-006-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zinera asko joaten ziren gaztetan; zine mutua zen hasieran. Gustura joaten ziren "beltzen" gorabeherak ikustera. Goraburu eta Beitia ziren herriko zinemak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta habitaziño baten. Karo, on horrek [...], baiña lehen beste etxe batzuk zirin ta on barriztuta daoz, ta lehen hantxe euazan eskolak. Ta juten giñin umetan be, emoten ebezen –ta haretxek ikusten pozarren gu– baltzen zinia, indidxetako baltzen zinia. Ume koittaduk ikusten genduzanian ortozik eta ba. Mutuak zirin, ganera, osake “peliculas mudas”. Baiña haretxek ikusten pozarren. Gerorutz atara ebezen berbak ataraten ebezenak, baiña mutuak. “Guazen mutun pelikula politta [...]”, beti haretxek baltzenak ikusten, seminaristak. Monjak juten zirinak bertara ta hori. Ta politto ikusten genduzan arratsaldian haretxek ziniak, besterik ez daukaun lez, ba, haixe. Ha debalde ixaten zan lez, arratsaldetan eoten zan, domeketan, hiruretan, seiretan ta bederatzitan, ordun txandan. Gero, hiruretakua ez dakitt bostetan ipintten baeben ala kendu eben, gero zazpiretan ixaten zan, behin arratsaldeko zazpiretan, ta gero bederatzidxetan, gero bederatzi ta erdidxetan, gero hamarrera aillaa zan, baiña, bueno, on hamarretan ixaten da antzanekuak.
- Ta hori nun ixaten zan, bertan...?
- Han, Goraburun, hortxe batzokidxa don tokidxan Goraburu zinia, ta Beitia daon tokidxan Beitia zinia. Ta gero atara eben ontxe zine barridxa daona, gero hori ixan zan. Bestelan Goraburu lehelengo beti, Goraburu zinera. Gero Beitia. Beitia be zaharra zan, e?

Egilea(k): Eñaut Maruri Kortabitarte (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia