Antzuola (Gipuzkoa)

Pazkoatan Bergarara

Pazkoatan Bergarara <p>Pazkoetan Bergarara joaten ziren beti, umetan amarekin. Zinemara behin joan ziren hiru lagun Bergarara, eta ia kongregaziotik bota zituzten horregatik. 18-19 urte zituen. Kongregazioan zer egiten zuten. Hilean behin elkartzen ziren. Mezak. Irundegian 150 lagun zebiltzan lanean, eta gehienak lo egoten ziren gaueko erreleboa egin ondoko mezetan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-077-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Pazkoetan Bergarara joaten ziren beti, umetan amarekin. Zinemara behin joan ziren hiru lagun Bergarara, eta ia kongregaziotik bota zituzten horregatik. 18-19 urte zituen. Kongregazioan zer egiten zuten. Hilean behin elkartzen ziren. Mezak. Irundegian 150 lagun zebiltzan lanean, eta gehienak lo egoten ziren gaueko erreleboa egin ondoko mezetan.

Transkripzioa

-Bape ez zeunken joerarik hemen inguruko jaittara ta joateko?
-Pazkuetan Bergara bizi guztian. Lehenengo amakin eta gero puxkat hola hamahiru bat urte edo aillegau giñanian eta egun baten Bergara Pazkuetara juten giñan. Baiña Bergatik kanpora gu oso gutxi. Geu, e! Kaletarrak-eta gehitxuao, baiña gu...
-Zinera fateko ta ez zeunken...
-Puff, zinera juteko... Akordatzen naiz zinera. Zinera jun giñan behin, baiña ordurako ia... Baiña artian soldau juteke egongo giñan. Hiru lagun Bergara. Ta pelikulia zan "Arroz amargo". Aittuta daukak?
-Ez, ez.
-Ez dakit zein zan aktore, Sara Montiel... Ikusten zan hola puxkat zera jausten jakola... Haura egongo zan ba de 4R edo de 3R kalifikauta egongo zan haura. Jode, hemen Luistarren kongregaziñuan genden gu, ez giñusten bota kongregaziñotik por pelos enterau zanian parrokua. Hor ibili giñan zerian.
-Pelikulia ikustiagatik. (barreak). Ta nik orduan euko nittun ba hemezortzi-hemeretzi urte. Holako bat.
-Oseake neskak al agarrao dantza eittiagatik zinta berdia.
-Bai. Eta Garizuman erromeixaik ez.
-Eta zuek pelikula 3R ikustiagatik ixa kongregaziñotik bialdu. Ze itten zeuen ba kongregaziño horretan?
-Kongregaziño horretan ba hillero-hillero kongregaziñuan izeten zan ba konfesau ta jaunartzia. Hillan azkenengo domeketan "Congregación de Luises". Herriko mutil guztiak.
-Baina zeuek bakarrik. Jaunartze hori eta meza hori zeuntzako bakarrik ala?
-Ez, ez, ez; beste meza bat herri danandako. Bueno, orduan herri danandako mezak egoten zien, hiru meza egoten zien goizetan. Seitterdietan, zortzietan eta meza nausixa esaten jakona hamarretan. Hara juten zien medikua-ta sekretarixua-ta horrek jente horrek. Hamarretakora.
-Baserrittarrak seitterdittan.
-Seitterdittakora, bai, eta kaletarrak be bai. Hemen Hilaturia, Hilaturia zeon hemen Antzuelan, eta orduan zapatu gabeko errelebuak lana eitten eban, zapatuko errelebuak.
-Hilaturia? Harixa ittekua?
- [...] Harixa eittekua, bai. Bai, Hilaturas. Tejeduría no, Hilaturas. Algodoia ekarri eta harixa eiñ. Hor ehun eta berrogeta hamar lagun ibili zien orduan lanian, gu gaztiak giñanian. Eta horko jentia zapatu gabian hamarretan sartu lanian eta goizian seiretan urtetzen eban gabeko errelebua eindda, eta seitterdittako mezetara. Gehixenak lo. (Barreak). Bai, bai, bai, gehixenak lo.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia