Florentino Lamariano Agirre
Antzuola (Gipuzkoa) (1933)
Biografia
Irimoegigoena auzoko Irasotortza baserrian jaio zen 1933an. Aita bergararra zuen, baina Antzuolara ezkondua. Eskola Nazionalean ibili zen lehenbizi 6 urterekin hasi eta 12ra bitartean, eta gerora, 17 urtera arte gau-eskolan ibili zen "Cartilla de Escolaridad" atera arte. Soldadutza egin arte Florentino baserrian bizi izan zen. Gero Eibarko JATA lantegian egin zuen lan. Lanera joan aurretik Urkizu okindegian okin lanak ikasten zituen. Mutikotan senideen Intxausti errotan ibili zen, eta 26 urterekin Antiguako errota hartu zuen. 1974ra arte egin zuen lan errota horrek, baserrietan garia ereiteari utzi zitzaion arte, hain zuzen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ANT-077 | 2009 | Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola | Kepa Elortza | ||
ANT-078 | 2009 | Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute