Antzuola (Gipuzkoa)

Gerra garaiko oroitzapenak

Gerra garaiko oroitzapenak Gerra garaian oso umea zen, hiru urte zituen. Maristetako ermitan kapilaua egoten zen; ermita erre zenekoa gogoratzen du. Ospitalean atzeguardiakoak ibili ziren, italiarrak. Zangatan etzanda egoten zirela akordatzen da. Zubipe batean nola sartzen ziren ere gogoratzen du. Maristen elizari sua nork eman ote zion.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-077-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra garaian oso umea zen, hiru urte zituen. Maristetako ermitan kapilaua egoten zen; ermita erre zenekoa gogoratzen du. Ospitalean atzeguardiakoak ibili ziren, italiarrak. Zangatan etzanda egoten zirela akordatzen da. Zubipe batean nola sartzen ziren ere gogoratzen du. Maristen elizari sua nork eman ote zion.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Kontaidazu faborez zerbaitt akordatzen bazara gerra denporako kontuak.
-Ni neu gerra-denporako... Bai, oso umia nitzan eta nik, hau ez jata /etxata/ ahaztuko bizi naizen arte, rekuerdoik haundiña eta gure etxetik bista-bistan zeon Maristetako kapillia, hor maristak zeren, Hermanos de la Enseñanza Cristiana edo, horren izena hori zala uste dot, Hermanos de la Enseñanza... Baiña horrek ez zeuken /etzeuken/mezaik, meza bariak dia horrek, horrek profesoriak dia.
-Maristen eskola Oñatin be baeuen.
-Oñatin be egongo zen, eta Zarautzen'e bai, eta bueno. Eta hor zeon kapilla bat, eta kapilla hortan egoten zan kapillaua. Kapillia..., ermittia, ermita bat egoten zan. Hor zeuan, kapillau bat egoten zan hor. Hori egon zan ba gerora arte. Hortik maristak jun ziela izengo dia, nik ez dakitt zenbat urte konkreto, baiña. Berrogei bat urte edo hola izengo dia maristak hortik jun ziela. Eta hauraxe kapillia erretzen. Eta gu artien hiru urtekin, baiña hauraxe erretzen, hoixe akordatzen naiz. Eta beste detaille bat gerrakua, hemen hau guk ospittala esaten jau, baiña uste dot hau zala, lehenao leprosuak eta rekojitzeko zerak egoten zien ba.
-Leproserixia.
-Leproserixia.
-Horrek beste izen bat be badauko.
-Euko dau beste izen bat'e. Bueno, hor ikusten dan hori. Oin Dia dao, Centro (de) Día dao. Hori udaletxiak kodeatzen zeban, eta hor egon zien puxkat retaguardixakuak edo izaten zian hola, italianuak ziela, gerran ibilittakuak.
-Hona etorri zien italianuak eta alemanak be bai.
-Italianuak, baiña hemen ibilli zienak, nik gure aittai-ta gero entzunda, italianuak ziela. Eta hor hemen igual Deskargatik-eta bonbak botatzen zittuenian Intxorta aldera eta hemen, horrek hor akordatzen naiz zangatan, so baztar..., trintxeratan, etzanda egoten zien horrek. Hauraxe akordatzen naiz, italianuak ziela-ta. Hemen, hementxe. Hau egon zan ba, ez dakit, intendentzia moduan funtzionatzen zeban, soldau mordua egon zan hemen. Ospittala. Guk, horren izena orduan Ospittala zan, Antzuelan danok Ospittalakin entenditzen giñuan.
-Leprosuak eta zure garaixan...
-Ez, ez. Nik hori entzundakua da, entzundakua. Honek beste izen bat'e bazaban, gure aittak eta, baiña ez naiz akordatzen. Baiña hortako indakua zala hau.
-Eta hor egon zien italianuak?
-Italianuak egon zien hor. Hori udaletxiak dominatzen zeban, kodeatzen zeban hori-ta. Italianuak egon zien hor.
-Hemen Antzuelara bonbarik eta ez zan jausi, ezta?
-Ez, neu ez naiz akordatzen. Oin, ni akordatzen naiz, souan lanian igual eta aittak hartu bizkarrian mutikua eta hor sartzen giñan zubipe baten eta. Bai, bonbak, e, bai, hor Deskargatik behera gatozela...., klaro haura zubi bat bolau ein eben nazionalak honek ez sartzeko, gorrixak ez sartzeko... Edo gorrixak nazionalak ez sartzeko? Ez dakit. Bata edo bestia.
-Maristena zeiñek erre eben ba?
-Ba..., batzuk esaten zeben batek erre dabela, bestiak..., jakingo dabe hori, zierto jakingo dabe, baiña hemen orduan nik aittutakua ba batzuk botatzen zeben kulpia nazionalistei eta bestiak nazionalei, baiña haura, sua emun otsenak honek, hemen sartu zienak, neretako, e. Nik uste baietz, ez dakit. Hori ya ez noia hor sartzera zeatik e...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia